
Irekiera-ekitaldian, Antton Zubikarai musika-kritikariak Jesús García Leozi buruzko hitzaldia eman zuen eta Donosti Ereski Schola Gregorianistak kontzertua eskaini zuen Magdalena ermitan, Codex Calixtinusean oinarritutako errepertorioaren arabera.
Bandak Valentin Mansoren obretan oinarritu zuen kontzertua, eta musika garaikideari eskainitako egunean Ibarrondo, García de la Torre, Bernaola, Gerenabarrena, Lauzurika, Monterrubio eta Gutiérrezen lanak entzun ahal izan ziren Jesús Guridi instrumentu-taldearen eskutik, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean.
Iturriaga laukote bikainak García Leozen lanak eskaini zituen; autore horren beraren zinemarako musika-hautaketa entzun ahal izan zen The Silent Band taldearen eskutik, Javier Pérez de Azpeitia pianistaren zuzendaritzapean.
Jazzari eskainitako jardunaldi bat ere izan zen Pirineos Jazz Orchestraren eskutik, eta, abesbatzen egunean, Ametsa (Irun), Choeur Mixte CNR Bayone Côte Basque, San Fermín (Iruñea) eta San Juan Bautista (Leioa) abesbatzen bisita izan genuen, Landarbaso eta Andra Mari errenteriar taldeekin batera.
Amaierako kontzertuan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, Bernaola, Lazkano eta García Leozen lanak eskaini zituen.
Olatz Montoya perkusionista, Josetxo Silguero saxofoi-jotzailea, Felix Divar percusionista, eta Mikel Piris flauta-jotzailea (Grupo Instrumental Jesus Guridi)
Maite Aurrekoetxea zuzendaria, Patxi Divar klarinete-jotzailea eta Felix Divar perkusionista (Grupo Instrumental Jesús Guridi)
Iñaki Gurrutxaga flauta-jtozailea, Jon Berruezo oboe-jotzailea, Alazne Ruiz de Apocada fagot-jotzailea, Cuarteto de Clarinetes Sequenza (Juan Carlos Moreiro, Luis San Sebastián, Aitor Mitxelena, Miguel Ángel García) eta Aitor Arozena, txistulari eta aurkezlea