
Txistulariek eskainitako dianaren ondoren, J. A. Arana Martijak José Ervitiri buruzko hitzaldi bat eman zuen, haren heriotzaren lehen mendeurrena betetzen baitzen. Bandak ere Erviti omendu zuen Foruen Plazan. Arratsaldean, Iruñeko Artearen Lagunek emanaldia eskaini zuten Ereintzako txistulariekin batera San Markos gotorlekuan.
Astelehena eszenako musikari eskaini zitzaion, Angel Illarramendiren Zapatos de mujer obraren estreinaldiarekin, eta Pablo Sorozábal haize-boskoteak Aragüés, Martínez, Extremiana, García Álvarez eta Jacinto Rialen lanak eskaini zituen.
Abangoardiako musikaren egunean Luis de Pabloren Zurezko olerkia obra entzun ahal izan zen, eta, antzinako musikaren egunean, Peñaflorida kaperak eta Ministriles de Marsias taldeak Anchietaren lanetan oinarritutako errepertorioa eskaini zuten.
Abesbatzen egunean Ezpela (Lapurdi), Gaudeamus (Gernika), Santa Cecilia (Donostia), Etxarri Aranazko abesbatza eta Araba abesbatzen bisitak jaso genituen Andra Mari anfitrioiaz gain, zeinak, amaierako kontzertuan, Isabel Álvarez sopranoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Donostia, Larrauri, de Pablo eta Ravelen lanak eskaini baitzituen Juanjo Menaren zuzendaritzapean.
Ramon Agirre, Isabel Alvarez, David Azurza, Peio Ormazabal eta Josu López “Zapatos de mujer” antzezpenean
Ramon Agirre, Enrique de Santiago, Joseba Torre, Isabel Alvarez, eta Josu Lopez, David Azurza, Izaskun Arruabarrena eta Peio Ormazabal koristak “Zapatos de mujer” antzezpenean
Ramon Agirre, Josu Lopez, Izaskun Arruabarrena, David Azurza, Peio Ormazabal eta Isabel Alvarez “Zapatos de mujer” antzezpenean