
Edizio hartan MUSIKASTEren zilarrezko ezteiak ospatu ziren. José Luis Ansorenak eman zion hasiera asteari “ MUSIKASTEren 25 urteko esperientzien balantzea” hitzaldiarekin. Antontxu Sáinz omendu zen, hari eskainitako plaza bat inauguratuz. Gainera, Juan Antonio Mujicaren eta Pablo Sorozabalen mendeurrenak ospatu ziren, besteak beste.
Antzinako musikaren egunean, Iruñeko katedraleko musika-kaperak, Aurelio Sagasetak zuzenduta, Aita Donostia, Miguel Navarro, Andres Eskaregi eta Juan Antonio Muxikaren obrak interpretatu zituen.
Ahots-musikaren egunean, Itziar Martínez eta Maite Arruabarrena abeslariek, Per Arne Frantzen eta Eugenio Tobalina lagun zituztela, Pablo Sorozábal, Jesús Guridi, Luis Aranburu eta Silvia San Miguelen obrak interpretatu zituzten. Ganbera-musikari eskainitako egunean, Alzugaray hirukoteak ere Pablo Sorozábalen obrak interpretatu zituen.
Sofía Martínez, Joseba Torre, Martín Zalba, Patxi Larrañaga eta Ramon Lazkanoren obrak entzun ziren abangoardiako euskal musikarien egunean. Abesbatzen egun aberatsaren ondoren, asteari amaiera emateko Sorozabalen Euskal Suitea, Tomas Muxikaren El resurgir de un Pueblo eta Félix Ibarrondoren Nerezko-Aiak poema sinfonikoa interpretatu ziren.
Trío Alzugaray (Andoni Mercero, biolina, Arnau Tomas, biolontxeloa eta Javier Perez de Azpeitia, pianoa)
Javier Perez de Azpeitia piano-jotzailea, Andoni Mercero biolin-jotzailea eta Arnau Tomas biolontxelo-jotzailea (Trío Alzugaray)
Javier Perez de Azpeitia piano-jotzailea, Andoni Mercero biolin-jotzailea eta Arnau Tomas biolontxelo-jotzailea (Trío Alzugaray)
Samaniego Abesbatza, Bilboko Koral Elkartea, San Fermin Abesbatza, Araba Abesbatza, Andra Mari Abesbatza eta Ereintzako txistulariak
Jerome Pernoo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolontxelo bakarlaria, Felix Ibarrondo eta Juan Jose Mena