
Asteari hasiera emateko bi hitzaldi izan ziren: “Miguel Arizukoa kantaria eta konpositorea” Luis Robledoren eskutik, eta “Pedro Albéniz eta XIX. mendeko pianorako espainiar musika” Gloria Emparanen eskutik.
Aste horretan, besteak beste, honako hauen mendeurrenak ospatu ziren: Miguel Arizukoa, Frai Pedro Tafallakoa, Rufino Lacy, Pedro Albéniz Basanta, Miguel Pedro Astráin, Manuel Landaluze eta Juan Tellería.
Antzinako musikari eskainitako jardunaldia oso-osorik Frai Pedro Tafallakoari eskainia egon zen, Peñaflorida kaperaren eskutik. Abangoardiako musikaren egunean Joseba Torre, Ramon Lazkano, Hilario Extremiana, Francisco Ibáñez, Antonio Lauzurika eta Iratxe Arrietaren lanak interpretatu ziren.
Ganbera-musikari eskainitako programa aberatsa eta askotarikoa izan zen, eta nabarmendu ziren Pedro Albéniz, Rufino Lacy, Juan Tellería eta Julian Menéndezen lanak.
Abesbatzen egunak askotariko egitaraua eskaini zuen, eta aipagarria izan zen, jarri zuen umoreagatik, Golden Apple Quartet taldea; Juan Telleriaren obrak interpretatu zituen.
Astea Juan Jose Menak zuzendutako Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin amaitu zen eta obra hauek eskaini zizkigun: José María Usandizagaren Suitea la-n, Juan Telleriaren La Dama de Aitzgorri, Carmelo Bernaolaren Mistikoa eta Rafael Castroren Juan de la Cosa: Uraba.
Antonio Lauzurika, Joseba Torre, Hilario Extremiana, Francisco Ibañez Irribarria, Eugenio Tobalina, Maria Folco eta Mario Clavell
Julio Bravo biolin-jotzailea, Pedro Miguel Aguinaga biolin-jotzailea, Ignacio Alcain biola-jotzailea eta Lourdes Lecuona biolontxelo-jotzailea
Toni Millan piano-jotzailea, Inmaculada Apaolaza sopranoa, Julio Bravo biolin-jotzailea, Pedro Miguel Aguinaga biolin-jotzailea, Ignacio Alcain biola-jotzailea eta Lourdes Lecuona, biolontxelo-jotzailea