Select Page

Edizio hartan, Musikaste ofizialki hasi aurretik, José Luis Ansorenak eta Lorenzo Ondarrak elkarrekin hitzaldia eman zuten Koldo Mitxelena Kulturunean, edizio hartan ospatzekoak ziren mendeurren nagusiei buruz: Emilio Arrieta, José María Franco, Jorge Riezukoa eta Hilario Olazaran. Horiez gain, Manuel Lekuona, Miguel Arregui eta Alfredo Donnay ere gogoratu ziren. Bestalde, Mínima aldizkariaren aurkezpena egin zen.

Inaugurazio-ekitaldian, María Guembero Frai Joaquín Asiáini buruz aritu zen, zeinari hurrengo egunean, antzinako musikaren egunean, omenaldia egin baitzion Peñaflorida kaperak monografiko baten bidez. Ganbera-musikari eskainitako kontzertuan Arrietaren eta Olazaranen lied sorta bat entzun zen, baita haien eta Franco Bordónsen zenbait obra instrumental ere.

Abangoardiako musika Donostiako kontserbatorioari lotutako musikagileen haize-talderako eta elektroakustikarako lanei eskaini zitzaien, eta kontzertu koralean Oiñarri (Errenteria), Leinua (Lapurdi), Ereintza (Lizarra), Oroith (Ordizia), San Juan Bautista (Leioa) eta Andra Mari (Errenteria) aritu ziren. Lizarrako abesbatzaren zuzendari titularra bat-batean ondoezik jarri zenez, Jon Etxabek bere burua eskaini zuen zuzendari-lanak egiteko.

Amaieran Arrieta, Olazarán eta Francoren lanak entzun ziren, azken horren semearen zuzendaritzapean.

José Mª Franco Bordons-en Semana Santa (zatia) . Int. bakarlariak, Errenteriako Andra Mari Abesbatza (zuz. José Manuel Tife Iparragirre); Euskadiko Orkestra. Zuz. José Mª Franco Gil.

Hilario Olazaran-en Suite navarra para violín y piano (zatia). Int. Cristian Ifrim, biolin-jotzailea; Maruxa Llorente, piano-jotzailea