
Edizio hartan, Musikaste ofizialki hasi aurretik, José Luis Ansorenak eta Lorenzo Ondarrak elkarrekin hitzaldia eman zuten Koldo Mitxelena Kulturunean, edizio hartan ospatzekoak ziren mendeurren nagusiei buruz: Emilio Arrieta, José María Franco, Jorge Riezukoa eta Hilario Olazaran. Horiez gain, Manuel Lekuona, Miguel Arregui eta Alfredo Donnay ere gogoratu ziren. Bestalde, Mínima aldizkariaren aurkezpena egin zen.
Inaugurazio-ekitaldian, María Guembero Frai Joaquín Asiáini buruz aritu zen, zeinari hurrengo egunean, antzinako musikaren egunean, omenaldia egin baitzion Peñaflorida kaperak monografiko baten bidez. Ganbera-musikari eskainitako kontzertuan Arrietaren eta Olazaranen lied sorta bat entzun zen, baita haien eta Franco Bordónsen zenbait obra instrumental ere.
Abangoardiako musika Donostiako kontserbatorioari lotutako musikagileen haize-talderako eta elektroakustikarako lanei eskaini zitzaien, eta kontzertu koralean Oiñarri (Errenteria), Leinua (Lapurdi), Ereintza (Lizarra), Oroith (Ordizia), San Juan Bautista (Leioa) eta Andra Mari (Errenteria) aritu ziren. Lizarrako abesbatzaren zuzendari titularra bat-batean ondoezik jarri zenez, Jon Etxabek bere burua eskaini zuen zuzendari-lanak egiteko.
Amaieran Arrieta, Olazarán eta Francoren lanak entzun ziren, azken horren semearen zuzendaritzapean.
Javier Sarasua klabezin-jotzailea, Jon Bagues Capilla Peñafloridako zuzendaria, Itziar Atutxa biolontxelo-jotzailea eta Isabel Alvarez sopranoa
Pablo Sorozabal haize boskotearen Jose Ignacio Echeberria fagot-jotzailea eta Jon Lizaso tronpa-jotzailea
Angel Enfedaque, Ruper Lekue, Mikel Mate, Josu Sarasa, Jose Manuel Crespo, Estanis Karrera, Miriam Garcia Beltran, Olatz Ayastuy eta Pablo Sorozabal haize boskotea
Olatz Ayastuy, Jose Manuel Crespo, Ruper Lekue, Gotzon Aulestia, Josu Sarasa, Angel Enfedaque, Estanis Karrera, Miriam Garcia Beltran eta Mikel Mate