
MUSIKASTE 83k Nicolás Ledesmaren heriotzaren mendeurrena ospatu zuen eta honako hauen jaiotzarena: Ignacio Bereziartua, Tomás Múgica, José Olaizola, Nicolás Tolosakoa, Bonifacio Iraizotz, Leocadio Hernández Askuntze eta J. J. Natividad Garmendia. Horien artean José Olaizola nabarmendu zen eta arreta berezia jaso zuen.
Lehenengo egunean Dionisio Preciado doktoreak azterlan hau aurkeztu zuen: “Miguel Navarro, Nafarroako polifoniaren gailurra. Ekarpen berriak”.
Hiru urtez programatu gabe egon ondoren, abangoardiako euskal musikarien jardunaldia ere aurkeztu zen eta Luis de Pablo, Carmelo Bernaola, Tomás Marco, Joaquín Pildain eta Pedro Aizpuruaren lanak interpretatu ziren.
Maiatzaren 20an, ostiralean, Musika plaza inauguratu zen Errenterian. Aire zabalean eskainitako kontzertuan, Euskal Herri osoko 1.000 ahotsez osatutako abesbatza batek, hiru musika bandak, 100 txistularik eta bost euskal ballet-taldek hartu zuen parte.
Amaierako kontzertuan obra hauek interpretatu ziren: Mateo Albénizen Sonata re-n, Aita Donostiaren Greccioko Eguberria eta José Olaizolaren Assumpta est Maria in coelum eta Sorgiñeta balleta.
Jose Maria Franco Gil, Miroslaw Gorski piano-jotzailea, Alfredo Rodríguez oboe-jotzailea eta Maria Folco kontraltoa
Andra Mari Abesbatza, Donostiako Donosti-Ereski Schola Gregorianista, Esther Ibarguren eta Alejandro Gracia
Euskal Herriko 1000 ahotsen korua, Errenteriako Banda, dantza taldeak eta Jose Maria Gonzalez Bastida zuzendaria
Nestor Basterretxearen monumentua, Euskal Herriko 1000 ahotsen korua, Errenteriako Banda eta dantza taldeak
Euskal Herriko 1000 ahotsen korua, Errenteriako Banda, dantza taldeak eta Jose Maria Gonzalez Bastida zuzendaria