Select Page

Edizio haren irekiera-ekitaldian Murguía familiari eskainitako bi hitzaldi izan ziren: lehenengoa, Karmele Arzaken eskutik, familiak arte ederren munduarekin duen harremanari buruzkoa izan zen; bigarrena, berriz, María Angeles Martín Quiñonesek emana, Joaquín Tadeo Murguía musikariari buruzkoa izan zen.

Lehenengo kontzertuan, organoaren munduari eskainian, Beobide, Elduayen, Urteaga eta Murguíaren beraren lanak entzun ahal izan ziren. Bestalde, edizio horretan bi abesbatzen egun izan ziren. Lehenengoan haur-taldeak izan ziren: Iruñeko Loiola eskolania eta Zizur Txikiko San Fermin abesbatza, Errenteriako Orereta Ikastolako abesbatza, Lekeitioko Itsas Soinua, Basauriko Soinu Bidea eta Donostiako Mariaren Bihotzaren eskolania. Bigarrenean Ondarroa abesbatzak, Donostiako San Ignazio Loiolakoak eta herriko Oiñarri eta Andra Mari abesbatzek hartu zuten parte. Gainera, zenbait erlijioso kaputxinok, Musikasten Aita Tomás Elduayengoa omenduko zela jakitean, parte hartzeko beren burua eskaini zuten.

Euskal klasikoei eskainitako jardunaldian Murguía, Garbizu, Beobide, Iruretagoiena eta Iturralderen lanak entzun ahal izan ziren, eta Juan Miguel Etxarri tenorrak, José M. Arbelaiz baritonoak, Errenteriako Andra Mari abesbatzaren ganbera-abesbatzak eta Musikasteko Orkestra Sinfonikoak, guztiak Tomás Aragüésen zuzendaritzapean, Murguiaren, Arriagaren, Donostiaren eta Elduayenen lanak eskaini zituzten.

Luis Urteagaren Nere etxea. Int. Errenteriako Andra Mari Abesbatza; sopranoa, Juani Erquicia; zuz. José Luis Ansorena

Tomás Garbizuren Fandango-Bolero bariazioekin . Int. txistu, José Ignacio Ansorena; pianoa, Lutxi Mancisidor