
MUSIKASTE 79 Juan Francés de Iribarreni (Zangoza 1698-1767) eskainia egon zen, eta honako musikari hauen jaiotza-mendeurrenak ospatu ziren: Alfonso Ugarte, Severo Altube, Aita José María Arregui eta Aita Gregorio Baltzategi.
Asteari hasiera emateko, Miguel Querol Gavaldáren hitzaldia izan genuen: “Kantataren lanketa Espainian eta Juan Francés de Iribarren maisuaren musika-sorkuntza”.
Gipuzkoako musika-artxiboei egun bat eskaini zitzaien, eta bertan María Teresa Hernández Usabiaga omendu zen, Maitea abesbatzaren artxiboaren sortzailea izan zena. Egun berean Norberto Almandoz ere omendu zen, musika-liburutegi aipagarria sortu zuena.
Abesbatzen egunean abesbatza hauek bildu ziren: Zangozako Nora, Iruñeko Itsaso, Gernikako Andra Mari, Tolosako Leidor eta Errenteriako Andra Mari.
Abangoardiako musikaren egunean Tomás Marco, Agustín González Acilú, Luis de Pablo, Félix Ibarrondo eta Carmelo Bernaolaren obrak interpretatu ziren, eta asteari amaiera emateko Juan Francés de Iribarren eta Fernando Remacharen lanak interpretatu zituzten Iruñeko Santa Cecilia orkestrak eta Andra Mari abesbatzak.
Antontxu Sainz, Jose Luis Ansorena, Pedro Ibarguren, Sabin Olaizola, Xabier Aizarna, Miguel Querol eta Manuel Lecuona, Eresbil artxiboaren inaugurazioan
Maria Angeles Olariaga, sopranoa, Musikasteko Kamara Orkestaren musikariak eta Iñaki Erauskin zuzendaria
Maria Angeles Olariaga, Maria Jesus Damborenea, Musikasteko Kamara Orkesta eta Iñaki Erauskin zuzendaria
Lorenzo Ondarra klabezin-jotzailea, Andra Mari Abesbatza, Iruñeako Santa Zezilia Orkesta eta Javier Bello Portu zuzendaria
Lorenzo Ondarra klabezin-jotzailea, Andra Mari Abesbatza, Iruñeako Santa Zezilia Orkesta eta Javier Bello Portu zuzendaria