Nicanor Zabaleta-ren entzunaldiaren programa, The Town Hall, New York, 1940

KONTZERTU PROGRAMAK

Nicanor Zabaleta-ren entzunaldiaren programa, Palais de Beaux-Arts, Charleroy, 1971

KONTZERTU PROGRAMAK

Sustapen orria, USA, c. 1959

DOKUMENTAZIOA

Nicanor Zabaleta-ren argazkia / Alberto Schommer

IKONOGRAFIA

Nicanor Zabaleta-ri buruzko artikukua, El Farol, Caracas, 1947

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A046 – Nicanor Zabaleta

Nicanor Zabaletak (Donostia, 1907 – San Juan de Puerto Rico, 1993) harparen teknika eta errepertorioa hedatu zituen. Madrilen eta Parisen ikasi zuen. 1934an New York-en debutatu zuen eta Latinoamerikan jarraitu zuen. 39 konpositorek harpa bakarlarirako 50 pieza baina gehiago idatzi zituzten berarentzat. 300 orkestra baina gehiagorekin jardun izan zuen, bere garaiko garrantzitsuenak. Academia Chigiana de Siena, Granada eta Konpostelako Santiagon ikastaro ezberdinak eman zituen eta Londoneko Royal College-en ere irakasle izan zen.
Fondoan, Nicanor Zabaletak munduan zehar eskainitako kontzertuen programak aurkitzen dira nagusiki, 1.800 gutxi gora behera, bai eta bere kontzertuen kritikak ere.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A46
  • Izenburua: Nicanor Zabaleta
  • Datak: 1920 – 1994
  • Tamaina eta euskarria: 7,5 m. (25 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Zabaleta, Nicanor (1907-1993)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Nicanor Zabaleta Donostian jaio zen 1907ko urtarrilaren 7an. Madrilen eta Parisen ikasi zuen harpa. 1934an New York-en debutatu zuen eta Latinoamerikan zehar karrera oparoa izan zuen kontzertista gisa. Oso kritika onak jaso zituen. Europan ere berdin gertatu zen, bere karreran zehar munduko musika areto gehienetan emanaldiak eskaini izan zituen. 39 konpositorek harpa bakarlarirako 50 pieza baina gehiago idatzi zituzten berarentzat. 300 orkestra baina gehiagorekin jardun izan zuen, bere garaiko garrantzitsuenak. Harparen errepertorio historikoa etengabe ikertu zuen, konpositore garrantzitsuenen obra originalak berreskuratuz. Academia Chigiana de Siena (1956-1960), Granada (1979 eta 1980) eta Konpostelako Santiagon (1990tik aurrera) ikastaro ezberdinak eman zituen eta Londoneko Royal College-en ere irakasle izan zen. 1988an Real Academia de Bellas Artes de San Fernandoko irakasle numerario izendatu zuten. 1993ko martxoaren 31n San Juan de Puerto Rico-n zendu zen.
  • Historia artxibistikoa: Donostiako Villa Izar-en gordetzen ziren kontzertuetako programak eta dokumentazioa Eresbilen utzi zen; lehenagotik familiak dokumentuak sailkatu eta albumetan itsatsi zituen dokumentalista bat kontratatu zuen. Bere partituren eta transkribapenen bilduma Londoneko Royal College of Music-era eraman zen. Bere jaiotzaren mendeurrenaren ospakizun ekitaldiak zirela eta,  2007an gehitu ziren 5 eta 6 serieak gehitu ziren.
  • Sarrerari buruzko datuak: Graciela Torres, harpistaren alargunak, 1993ko azaroaren 10ean dohaintzan eman zuen. 1999an material berriak sartu ziren. 2007an Victoria Antzokian egin zen erakusketaren ostean, Nicanor Zabaletak erabilitako harpa bat Eresbilera ekarri zuten.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoan, Nicanor Zabaletak munduan zehar eskainitako kontzertuen programak aurkitzen dira nagusiki, 1.800 gutxi gora behera, bai eta bere kontzertuen kritikak ere
  • Antolamentua: Honako zenbaki serien baitan antolatzen da:

A46/1: Jarduera kontzertista bezala
A46/11: Programak
A46/12: Prentsa mozketak
A46/13: Diskografia
A46/2: Jarduera hizlari bezala, kudeaketa eta propaganda
A46/3: Documentazio pertsonala
A46/31: Documentazio administratiboa
A46/32: Gutunak
A46/33: Eskaintzak
A46/34: Argazkiak
A46/35: Diplomak – tituloak
A46/4: Liburutegia
A46/41: Liburuak
A46/42: Aldizkariak
A46/43 Artikuluak
A46/44: Katalogoak
A46/5: Londreseko Royal College-n gorderiko partitura funtsaren inbentarioa
A46/6 Centenario – Omenaldiak

  • Eskuratzekoak: Bere jaiotzaren mendeurrenaren ospakizun ekitaldiak zirela eta,  2007an gehitu ziren 5 eta 6 serieak gehitu ziren. Sarrera berriak egon daitezke

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Ingelesa, gaztelera, frantsesa, etab
  • Deskribapenerako baliabideak: 1996-1997an Beatriz Balerdik egin zuen inbentarioa Knosys-en

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Nicanor Zabaletaren musika liburutegia Londoneko Royal College of Music-era eraman zen. Eresbilen inbentarioaren kopia bat gordetzen da.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Zabaleta, Nicanor (1907-1993)
  • Gaiak: Kudeaketa musikala / Programak