FUNTSA A174 – ANTONIO ALBERDI
Antonio Alberdi (1893-1986) bere bizitzaren zati handiena Bartzelona bizi izan zen, han bere aitak Organos Alberdi fabrika eraiki baitzuen. Bartzelonako Udal Musika Eskolan ikasketak egin zituen eta poeta katalanen testuetan oinarritutako ahots eta pianorako obrak, euskaraz korurako musika eta organorako obrak konposatu zituen.
Funts pertsonal honek bere musika lanen eskuizkribuak, dokumentazio pertsonala, argazkiak eta bere obren grabazioekin bi disko jasotzen ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A174
- Izenburua: Antonio Alberdi
- Datak: 1917 – 2010
- Tamaina eta euskarria: 0,30m., kutxa 1
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Alberdi, Antonio (1893-1986)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Antonio Alberdi Aguirrezabal 1893an jaio zen Durangon (Bizkaia). Bilbon hil zen 1986ko azaroak 5ean. Hilabete gutxi zituenean Bartzelonara joan zen bere gurasoekin, berea aitak Organos Alberdi fabrika jarri zuen bertan. Quintas eta Canals maisuekin pianoko ikasketak eta Burges maisuaren konposizio ikasketak egin zituen Bartzelonako Udal Musika Eskolan. Poeta katalanen testuetan oinarriturik ahots eta pianorako obrak, euskaraz korurako musika eta organurako obrak konposatu zituen. San Fernandoko Arte Ederren Akademiako partaidea eta espainiako organo egileen dekanoa izan zen.
1972an bere bizilekua Bilbora eraman zuen eta bertan hil zen 1986ko azaroak 5ean - Historia artxibistikoa: Funtsa hasieran musikagilearen alabak gorde zuen eta gero bere ilobak, Luis San Miguel Alberdi. Honek Benantzi Bilbaori Bilbotik Alacantera bidali zion funtsa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2014ean Bentzi Bilbaoren bidez familiak Eresbileri dohaintzan emandako funtsa.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Antonio Alberdik sortutako funts pertsonala. Bere musika lanen eskuizkribuak, dokumentazio pertsonala, argazkiak eta bere obren grabazioekin bi disko jasotzen ditu.
- Antolamentua:
A. Antonio Alberdiren musika obra. Eskuidatzitako partiturak
B. Antonio Alberdiren musika obra. Inrprimatutako partiturak
C. Grabaciones sonoras
D. Documentación personal - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskaera eginaz, erabilera pribatu eta ikerketarako soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: 33 b/m-ko diskoak
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: Uriarte, Iñaki. “El legado de Antonio Alberdi”. Gara, 2003ko urriaren 21a
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Antonio Alberdi (1893-1986)
- Lekuak: Bartzelona
- Gaiak: Ahots eta pianorako musika / Koru musika / Organeria