FUNTSA A97 – GUILLERMO LAZCANO
Guillermo Lazcanok (1910-2001) Donostia, bere jaioterrian, eta Madrilen garatu zuen musika ibilbidea. 16 urterekin debutatu zuen Kursaal kasinoan Orquestina Ritmo-ren baitan, eta berarentzako Jazz musika ugari sortu zuen. 1940an, Xey taldearen sorkuntza parte hartu zuen eta pieza ugari moldatu zituen beraientzat. 1942an Madrilera joan zen bere bizitza profesionala garatzera. 1975ean erretiroa hartu zuenean, Donostiara itzuli zen eta koru musika konposatu izan zuen nagusiki.
Funtsan Guillermo Lazkanok konposatutako 369 partitura daude, beste autoreen 200 partitura, 26 liburu, 124 dokumentu pertsonal, 31 argazki eta beste dokumentazioko 60 fitxa.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A97
- Izenburua: Guillermo Lazcano
- Datak: c.1930 – c.2000
- Tamaina eta euskarria: 2.60 m (26 kutxa) 568 partitura, 26 liburu, 124 dokumentu pertsonal, 31 argazki y hainbat dokumentuetako 60 fitxa.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Lazcano, Guillermo (1919-2001)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1910ean jaio zen Donostian. Bertako Orfeoiko kantaria izan zen haur zenetik eta solfeoa eta piano ikasi zituen Secundino Esnaolarekin eta Manuel Cendoyarekin, hurrenez hurren. Geroago, harmonia, kontrapuntua eta fugako ikasketak burutu zituen Luis Urteagarekin eta konposiziokoak Beltran Pagolarekin. 16 urte zituela, Kursaal Kasinoan hasi zen pianoa jotzen bertako Ritmo orkestra txikian, zeinenetzat jazz musika-lan asko idatzi baitzituen. 1940an “Los Xey” taldearen sorreran parte hartu zuen eta musika-lan ugari moldatu zituen beraientzat. 1942an Madrila abiatu zen lan egitera. 1975ean jubilatu ondoren, Donostiara itzuli zen eta koruentzako musika-lan ugari idatzi zituen. 2001. urtean hil zen Donostian. Bere ekoizpena musika funtzionalean oinarritzen da nagusiki eta disko-etxeetarako konposizioak, moldaketak eta orkestrazioak burutu zituen. Era berean, kamarako musika eta batez ere korurako musika sortu zuen.
- Historia artxibistikoa: Mª Concepción Gonzalez de Lecetak, bere alargunak, zaintzen zuen bere funtsa.
- Sarrerari buruzko datuak: Bere alargunak Eresbili dohaintzan eman zion 2001eko otsailaren 8an.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Partitura, liburuak, aldizkariak, argazkiak eta beste zenbait dokumentu.
- Antolamentua:
A: Bere konposizioak: kaferako musika, musika akademikoa.
B: Beste autoreen konposizioak: kaferako musika, musika akademikoa.
C: Biblioteka
D: Dokumentazio pertsonala: epistolarioa, zerrendak, SGAE, dokumentu administratiboak
E: Ikonografia
F: Inprimatutako dokumentazioa: programak, buletinak eta aldizkariak, lehiaketak, prentsa
G: Beste dokumentazioa
H: Zirriborroak eta osagabeak - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: katalogo informatikoa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Guillermo Lazcano (1919-2001)
- Lekuak: Donostia – San Sebastian / Madril
- Gaiak: Koru musika / Saloirako musika / Herri musika / Musika kudeaketa