Jose Luis Gurruchaga

(1895-1992)

Jose Luis Gurruchagaren Parce y Tedet a tres voces (1919)

MUSIKA ERLIJIOSOA

Jose Luis Gurruchagaren Caller pasodoblea

MUSIKA PROFANOA

FUNTSA A90 – JOSE LUIS GURRUCHAGA OLIDEN


Jose Luis Gurruchagak (1895-1992) lehen musika ikasketak Aizarnako organistaren eskutik jaso zituen eta geroago Nemesio Otaño izan zuen irakasle, Comillaseko apaiztegian. Madrilgo Kontserbatorio Errealean Conrado del Campo izan zen bere konposizio irakaslea. 1922an Ordiziako organista eta bandako zuzendari plaza eskuratu zuen (garai hartan Villafranca de Oria zeritzona) eta bertan garatu zuen bere musika ibilbidea. Funtsan berak idatzitako 67 partituta daude: 45 erlijiosoak eta profanoak gainerakoak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A90
  • Izenburua: Jose Luis Gurruchaga Oliden
  • Datak: 1914 – 1958
  • Tamaina eta euskarria: 0.15 m (15 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Gurruchaga Oliden, Jose Luis (Aizarna, 1895 – Ordizia, 1992)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jose Luis Gurruchaga 1895eko urriaren 8an jaio zen Aizarnan. Lehen musika ikasketak Aizarnako organistaren eskutik jaso zituen eta geroago Nemesio Otaño izan zuen irakasle, Comillaseko apaiztegian. Madrilgo Kontserbatorio Errealean Conrado del Campo izan zen bere konposizio irakaslea. Luis Urteagarekin ere ikasi zuen. 1922an Ordiziako organista eta bandako zuzendari plaza eskuratu zuen. 1992ko abenduaren 6an Ordizian zendu zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Lazkaoko Diego Gurruchaga dohaintzan eman zuen 1999ko urriaren 26an.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Autoreak idatzitako 69 partitura: horietatik 45 erlijiosoak eta gainerakoak profanoak.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Jose Luis Gurruchaga Oliden (1895-1992)
  • Lekuak: Ordizia
  • Gaiak: Koru musika / Bandarako musika / Musika erlijiosoa