A. Inchaustiren Rapsodia Vasca nº 1 (1936)

MUSIKA KORALA

Jesus Bal y Gayren Romances y Villancicos españoles del siglo XVI (1939)

AHOTS-MUSIKA

Enrique Sororen Himno de los estudiantes americanos

HIMNOAK

FUNTSA A86 – RAMON MUGURUZA


Ramon Muguruzak (1905-1985) Luis Urteagarekin Donostian ikasi zituen harmonia eta konposizioa. Hamahiru urte zituenetik Hernaniko Udal Musika Bandan parte hartu izan zuen, eta zuzendari-orde lanetan ere ibili izan zen. 1930ean “La Union Musical” orfeoia sortu zuen. Errepublika garaian Areoko (Lerida) Batallon Alpinon egon zen, eta Euskal soldaduen abesbatzan parte hartu zuen. 1939an Valparaisora (Chile) erbesteratu zen. Viña del Mar, Quipue eta Santiago de Chilen ere bizi izan zen. Hainbat abesbatza eta banda zuzendu izan zituen, horien artean aipagarria 45 urtetan zuzendu izan zuen Coro Vasco abesbatza.
Funtsak 30 partitura ditu: koru musika, erlijio eta profano ahots musika, ereserkiak nagusiki.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A86
  • Izenburua: Ramon Muguruza
  • Datak: 1939 – 1986
  • Tamaina eta euskarria: 0,15 m (1 kutxa. 28 inprimatutako partitura y  eskuidatzitako 2 partitura)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena:  Muguruza, Ramon (1905-1985)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1905ean jaio zen Hernanin. Harmoniako eta konposizioko ikasketak burutu zituen Luis Urteagarekin Donostian. Hamahiru urte zituenetik jotzen zuen Hernaniko Musika Bandan eta bertako zuzendariorde izan zen. 1930ean “La Union musical” Orfeoia sortu zuen. Errepublika garaian Batailoi Alpinoan izan zen Areon (Lleida) eta bertan soldadu euskaldunez osatutako korua sortu zuen. 1939an Chilera joan zen Valparaison bizitzera. Gero Viña del Mar, Quipue eta Santiago de Chilen bizi izan zen. Hainbat banda eta koru zuzendu zituen, horien artean 45 urtetan Euskal Korua. Chileko hiriburuan zendu zen 1985ean. Koru generoa eta bandarako musika landu zituen nagusiki.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 1992ko uztaiaren 27an egin zen, Valparaisotik (Chile) zetorrena.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: koru musika, ahots musika erlijiosoa eta profanoa.
  • Antolamentua: Currens zenbakien arabera dokumentuen jatorriaren arabera; lehenik koru musika, jarraian ahots musika erlijiosoa eta ahots musika profanoa ondoren.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Ramon Muguruza (1905-1985)
  • Lekuak: Hernani / Valparaiso
  • Gaiak: Diaspora / Koru musika / Ahots eta organorako musika / Ahots eta pianorako musika / Musika erljiosoa