Jose Ignazio Ansorena

(1953 – )

Jose Ignazio Ansorenaren Eguberriko zazpi kanta txistu-talderako

J.I. ANSORENA PARTITURAK

Luis Urteagaren Contrapas txistu-talderako

BESTE MUSIKAGILEEN PARTITURAK

Jose Ignazio Ansorenaren Txistu gozoa txisturako metodoa

DIDAKTIKA

FUNTSA A74 – JOSE IGNAZIO ANSORENA


Jose Ignazio Ansorena Minerrek (San Sebastián, 1953 – ) musika jarduera Donostian garatu zuen nagusiki, txistuaren inguruan batez ere. Donostiako Udal Txistu Bandako zuzendaria, berak egindako lana ezinbestekoa izan da txistuaren afinazioaren hobekuntzan, eta zerikusi garrantzitsua izan du tresnaren errepertorioa handitzerakoan.
Funtsan, Jose Ignazio Ansorenak txisturako sortutako musika obren jatorrizko lanak aurkitzen ditugu nagusiki, bai eta Donostiako Udal Txistu Bandak erabilitako txistu partiturak, eta J.I. Ansorenaren txisturako metodoaren materialak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A74
  • Izenburua: Jose Ignazio Ansorena
  • Datak: 1885 – 2003
  • Tamaina eta euskarria: 3 kutxa (75 partitura)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Ansorena Miner, Jose Ignazio (1953- )
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Euskal musikarekiko tradizio luzea zuen familia baten baitan jaio zen. Bere aitonaren,  Isidro Ansorenaren, txistu ikasle izan zen. Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, bertako txistuko katedradun eta zuzendari izan delarik. Filosofia eta Letretan lizentziatua da.
    Kulturako  hainbat eremutan garatu izan du bere sorkuntza jarduera. Idazlea eta poeta da. Musika tradizioaren ikertzaile, Euskal Kantak kantutegia argitaratu du. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukotearen sortzailea da. Telebistako dinamizatzaile eta ekoizlea da. Lehen txistu katedraren sustatzailea, txisturako mailakako metodoa sortu du eta Donostiako Udal Txistu Bandaren buru instrumentista aipagarria da. Konpositore moduan, txisturako nagusiki, hainbat moldaketa eta obra sortu ditu.
  • Historia artxibistikoa: Hasiera batean Donostiako Udal Txistu Bandaren egoitzan gordetzen ziren partiturak.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1996tik aurrera Josean Altunak, Donostiako Udal Txistulari Bandako kide jubilatuak,  perdiodikoki partiturak ekartzen ziruten.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsan, Jose Ignazio Ansorenak txisturako sortutako musika obren jatorrizko lanak aurkitzen ditugu nagusiki, bai eta Donostiako Udal Txistu Bandak erabilitako txistu partiturak, eta J.I. Ansorenaren txisturako metodoaren materialak.
  • Antolamentua:

A. Jose Ignazio Ansorenak konposatu eta harmonizatutatko partiturak
B. Beste musikagileen partiturak
C. Didaktika
D. Dokumentazioa
E. Argitaragabeko grabazioak

  • Eskuratzekoak: Funts irekia. 2008ko uztailan eta 2016ko uztailan sarrera berriak egon ziren.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Jose Ignazio Ansorena (1953-  )
  • Gaiak: Didaktika musikala / Txistu musika