Bruno Imaz

(1918-1968)

Bruno Imazen Canciones para piano y canto, 1908

ESKUZ IDATZIKO MUSIKA

J.A. de Donostiaren Ikhazkina Mendian, c.1912

MUSIKA LIBURUTEGIA

Hilarion Eslavaren Miserere (Bruno Imazen kopia, 1921)

MUSIKA LIBURUTEGIA

A. Hemsiren Coplas Sefardies (Alexandrie, 1932)

MUSIKA LIBURUTEGIA

Modesto eta Vicente Romeroren Guajiras cubanas (Madrid: I. Alier)

MUSIKA LIBURUTEGIA

A. Schmollen 50 Grandes Etudes (San Sebastián: J. Schmoll)

MUSIKA LIBURUTEGIA

FUNTSA A57 – BRUNO IMAZ


Bruno Imaz (Zaldibia, 1897 – Donostia, 1972). Pianoa eta organoa Eduardo Mocoroarekin ikasi zituen. 30 urte eta gehiagotan zehar Donostiako Orfeoiaren piano-jotzaile titularra, tenorra eta ahotsetarako prestatzen ziren partituren kopista izan zen. Partitura sinfoniko ugari eta a capella, organoz, txistuz, pianoz koruek kantatzeko musika-lan asko sortu zituen.
Funtsan berak sortutako musika obren partitura eskuidatziak, beste hainbat partitura eta dokumentazioa biltzen dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A57
  • Izenburua: Bruno Imaz
  • Datak: 1918 – 1968
  • Tamaina eta euskarria: 4,2 m. (27 kutxa, 1.210 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena:  Imaz, Bruno (1897-1972)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen 1897ko urriaren 5ean. Piano, organo eta konposizioko ikasketak burutu zituen Eduardo Mokoroarekin.
    30 urte eta gehiagotan zehar Donostiako Orfeoiaren piano jotzaile titularra, tenorra eta ahotsetarako prestatzen ziren partituren kopista izan zen.
    Partitura sinfoniko ugari eta a capella, organoz, txistuz, pianoz koruek kantatzeko musika-lan asko sortu zituen.
    Erakunde eta pertsona ospetsuentzako martxak eta himnoak ere idatzi zituen.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa musikagilearen alabak,  Marisol Imazek, familiaren etxean gordetzen zuen.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1995ean dohaintza moduan sartu zen Eresbilen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsan berak sortutako musika obren partitura eskuidatziak, beste hainbat partitura eta dokumentazioa biltzen dira..
  • Antolamentua: Bruno Imaz-en sorkuntzak; Euskal musikagileen obrak; Erlijio musika; Ganbera musika; Musika arina; Dokumentazioa.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Instr. de descripción: Inbentario informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Bruno Imaz (1897-1972)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Koru musika / Saloirako musika / Ahots eta pianorako musika / Piano musika / Musika erlijiosoa