FUNTSA A239 – RAFAEL BERRIO
Rafael Berrio (Donostia, 1963ko urriaren 24a – 2020ko martxoaren 31) musikagile, musikari eta abeslari donostiarra izan zen. Gitarra aitarekin jotzen ikasi zuen eta lehen taldea Gros auzoan sortu zuen, ikasle garaian. 1980ko hamarkadan Donosti Sound mugimenduan eta Nueva Olan parte hartu zuen, punkaren eta bestelako joera alternatiboen eraginpean. Amor a Traición taldeko kide izan zen, eta 1990eko hamarkadan diskoak argitaratu zituen; halaber, konpositore gisa lankidetzan aritu zen, besteak beste, La Oreja de Van Gogh eta Mikel Erentxun artistekin. Ondoren, Deriva taldea gidatu zuen, eta 2000ko hamarkadaren hasieran hainbat lan plazaratu zituen. 2010ean bakarkako ibilbideari ekin zion, eta1971 diskoari esker eta “Simulacro” abestiarekin, oihartzun zabala izan zuen . Jarraian, Diarios (2013), Paradoja (2015) eta El niño futuro (2019) diskoak kaleratu zituen, bere estilo poetiko eta pertsonalagatik nabarmenduz. Zineman ere parte hartu zuen La reconquista filmarekin. 2020an biriketako minbiziaren ondorioz hil zen. Hil ostean, argitaratu gabe zeuden lanak plazaratu ziren, besteak beste Absolución liburua eta grabazio ezezagunak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: A239
- Izenburua: Rafael Berrio funtsa
- Datak: 1981-2013
- Tamaina eta euskarria: 3 zinta magnetikoko bobina, 10 miniDV, 87 kasete
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Rafael Berrio
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Rafael Berrio (Donostia, 1963ko urriaren 24a – 2020ko martxoaren 31) musikagile, musikari eta abeslari donostiarra izan zen. Gitarra aitarekin jotzen ikasi zuen eta lehen taldea Gros auzoan sortu zuen, ikasle garaian. 1980ko hamarkadan Donosti Sound mugimenduan eta Nueva Olan parte hartu zuen, punkaren eta bestelako joera alternatiboen eraginpean. Amor a Traición taldeko kide izan zen, eta 1990eko hamarkadan diskoak argitaratu zituen; halaber, konpositore gisa lankidetzan aritu zen, besteak beste, La Oreja de Van Gogh eta Mikel Erentxun artistekin. Ondoren, Deriva taldea gidatu zuen, eta 2000ko hamarkadaren hasieran hainbat lan plazaratu zituen. 2010ean bakarkako ibilbideari ekin zion, eta1971 diskoari esker eta “Simulacro” abestiarekin, oihartzun zabala izan zuen . Jarraian, Diarios (2013), Paradoja (2015) eta El niño futuro (2019) diskoak kaleratu zituen, bere estilo poetiko eta pertsonalagatik nabarmenduz. Zineman ere parte hartu zuen La reconquista filmarekin. 2020an biriketako minbiziaren ondorioz hil zen. Hil ostean, argitaratu gabe zeuden lanak plazaratu ziren, besteak beste Absolución liburua eta grabazio ezezagunak.
- Historia artxibistikoa: Abeslari gisa egindako jarduera profesionalean sortutako dokumentazioa
- Sarrerari buruzko datuak: Dokumentazioa bere etxean gordeta egon zen hil arte, eta haren bikoteak, Gema Amiamak, 2025eko maiatzaren 30ean utzi zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Kontzertu batzuen soinu eta ikus-entzunezko grabazioak. Bereziki aipagarriak dira kaseteetako grabazioak, konposizioen sormen-prozesua eta bertsioen bilakaera erakusten baitute.
- Antolakuntza:
A – Zinta magnetikoko bobinak
B – Kaseteak
C – MiniDvak
D – MiniDVetatik egindako DVD kopiak
E – Bestelakoak
- Irisgarrita: Sarrera berriak egin daitezke.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta aretoan, kopia digitalaren bidez
- Kopiak egiteko baldintzak: Ez da dokumentuen erreprodukziorik onartzen oinordekoaren baimen espresurik gabe
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gehienbat gaztelaniaz
- Deskribapenerako baliabideak: JLk egindako inbentarioa, FileMaker bidez, 2026ko otsailean.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: MiniDV bideo-kaseteak DVDetara migratu dira kontsulta errazteko. Gainera, dokumentu guztiak digitalizatuta daude eta Artxibo A Y71-034 unitatean kontsulta daitezke
- BibliografIa: Berrio, Rafael. Absolución: Canciones. Granada: La Veleta, 2020
GAKO-HITZAK
Herri-musika / Musikatutako poemak / Donosti Sound / Amor a Traición / Deriva / Soinu eta ikus-entzunezko grabazioak



