FUNTSA A234 – COLUMBIA DISKETXEA
Columbia disketxea Juan Inurrieta Ordozgoitik 1923an sortu zuen estatuko lehen diskoetxea izan zen. Bere jarduera Columbia Graphophone Company S.A.E. izenarekin hasi zuen, Erresuma Batuko izen bereko enpresarekin sinatutako akordioaren ondoren.
Akordioa amaitzeak eta izen komertzialaren eta marka batzuen erabileraren inguruko gatazkek sozietatea desegitera behartu zuten. 1935ean, Juan Inurrietak enpresaren aktibo guztiak erosi zituen eta Fábrica de Discos Columbia S.A. sortu zuen, egoitza soziala Donostian zuena. 1957an Madrilera lekualdatzea erabaki zen arren, Donostiako fabrikak 1970era arte jarraitu zuen ekoizpenarekin.
Juan Inurrieta 1958an hil zen. Une horretatik aurrera, Enrique Inurrieta Darrosez semeak zuzendu zuen konpainia. 1986an RCAk Columbia disketxea erosi zuen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Funtsaren kodea: ES RE A234
- Izenburua: Columbia disketxea
- Data-tartea: 1923-2003
- Bolumena eta euskarriak: A atalekoak karpeta-eraztun bat dokumentazioarekin eta bi CD grabazio ditu. B atalak karpeta bat dokumentazioarekin, 9 laminarekin eta argazkiekin eta 25 diskoekin. C atalak 5 dosier ditu.
KONTSERBAZIOAREN TESTUINGURUA
- Ekoizlearen izena: Inurrieta familia eta Mª Cruz Goñi
- Ekoizlearen historia: Familiak Goierrin du bere jatorria. Donostiara joan ziren bizitzera eta han denda bat ireki zuten, gramofonoak eta diskoak, besteak beste, saltzen zituzten. 1923an, Juan Inurrietak Londresko Columbia Graphophone-rekin akordioa lortu zuen, eta Espainiako lehen diskoetxea sortu zuen.
Mª Cruz Goñi gerra zibilaren ondoren hasi zen fabrikan lanean eta hilabete gutxiren buruan Juan Inurrietaren bikotekide sentimentala bihurtu zen. Elkarrekin bizi izan ziren Juan hil zen arte, 1958an. - Artxibo-historia: Inurrieta familiaren dokumentazioa Enrique Inurrietaren eta bere emazte Ana Mª Iriarteren etxean gorde da. Mª Cruz Goñiren dokumentazioa, Juan hil ondoren, Donostiako Miguel Imaz kaleko etxetik Rentería kaleko etxebizitza berrira eraman zuten eta haren alabek gorde dute Eresbilen sarrera egin arte.
- Sarrera-datuak: 2003an, Eresbil Ana María Iriarterekin harremanetan jarri zen, Enrique Inurrietaren emaztearekin, eta honek Columbiari buruz zuen dokumentazioaren kopia eman zuen.
2010eko irailaren 10ean, Silvia Sánchez Goñik bere ama Mª Cruz Goñi Pagolaren disko sorta bat eman zuen artxibora; bera izan zen Juan Inurrietaren bikotekide sentimentala azken 16 urteetan.
2013an, «Diskogintzaren hastapenak Euskal Herrian» webgunea sortzeko, Eresbilek hainbat artxibo eta hemeroteketatik beste dokumentu batzuk bildu zituen.
2025eko maiatzaren 2an, Mª Cruz Goñi Pagolaren alabek beren amak Juanekin bizi izan zuen garaiko dokumentazioa utzi zuten.
EDUKIA ETA EGITURA
- Edukia: Dokumentazioaren gehiena enpresari loturiko dokumentu administratibo eta legalek osatzen dute.
- Antolaketa-sistema:
- A atala: Inurrieta familiaren dokumentazioa
- A1: Columbia Etxeko dokumentu erreprografiatuak
- A2: Argitaratu gabeko grabazioak
- B atala: Mª Cruz Goñi Pagolaren dokumentazioa
- B1: Posta-txartelak
- B2: Laminak eta argazkiak
- B3: Dokumentazioa
- B4: Disko bilduma
- C atala: ERESBIL artxiboak bildutako dokumentazioa
- C1: Beste artxibo batzuetatik jasotako dokumentuak
- C2: Enpresari buruzko prentsa-ebakina
- A atala: Inurrieta familiaren dokumentazioa
- Sarrera berriak: Sarrera berriak egon daitezke
SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK
- Sarbide-baldintzak: Aurretiko eskaera bidez.
- Erreprodukzio-baldintzak: Aurretiko eskaera bidez.
- Dokumentuen hizkuntzak: Gaztelania
- Ezaugarri fisikoak: Testua nagusiki. Halaber, disko berehalakoak, biniloak eta CDak.
- Deskribapen-tresnak: File Maker-eko inbentarioa argitaratu gabeko dokumentuentzat eta Absysnet-eko katalogoa argitaratutako diskoentzat, 2025ean JL-k egina.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizkoen kokapena: Espainiako Liburutegi Nazionalak A ataleko jatorrizkoak ditu, Alejandro Inurrietak 2024an utzi zituenak.
- Loturiko dokumentazioa: Eresbilek Columbia enpresari buruzko katalogo eta kartelak gordetzen ditu bere funts orokorrean, baita disko ugari ere, horien artean Francisco Flórez Berroetaren bilduma (enpresako zuzendari komertziala izan zen) eta Rafael Olivérena (Bartzelonako zuzendaria).
- Bibliografia:
Bilbao, M. (2013). Discos Regal. Aproximación a la historia de un sello discográfico pionero en España (1923-1935). Musiker: cuadernos de música, Núm. 20, pp. 143-166
Landaberea, J. (2013). Los Comienzos de la Industria Discográfica en Euskal Herria. https://www.eresbil.eus/sites/industria-discografica/es/
GAKO-HITZAK
Diskogintza / Columbia Graphophone Company, S.A.E. / Fábrica de Discos Columbia, S.A.




