Roge Blasco

A serieko kaseteak

Elkarrizketak

FUNTSA A232 – ROGE BLASCO


 

Roge Blasco 1955ean jaiotako euskal kazetaria da. Bere ibilbidean hainbat hedabideetan lan egin du, hala nola Radio Popular, EITB eta TVEn, baita zenbait egunkaritan ere.
Bidaien kazetaritzan aditua, zenbait saio zuzendu eta aurkeztu ditu, nabarmenduz ETB2n “Doctor Livingstone, supongo” eta Radio Euskadin “Levando anclas”.
“Lavabos Iturriaga” pop-rock taldeko kide izan zen eta Muskaria aldizkariaren editorea, euskal musika eszenari buruzko lehen aldizkaria.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Funtsaren kodea: A232
  • Izenburua: Roge Blasco funtsa
  • Datak: Batez ere 1981-1999
  • Bolumena eta euskarria: argitaratu gabeko 218 kasete

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Roge Blasco
  • Sortzailearen historia: Roge Blasco 1955ean jaiotako euskal kazetaria da. Bere ibilbidean hainbat hedabideetan lan egin du, hala nola Radio Popular, EITB eta TVEn, baita zenbait egunkaritan ere.
    Bidaien kazetaritzan aditua, zenbait saio zuzendu eta aurkeztu ditu, nabarmenduz ETB2n “Doctor Livingstone, supongo” eta Radio Euskadin “Levando anclas”.
    “Lavabos Iturriaga” pop-rock taldeko kide izan zen eta Musikaria aldizkariaren editorea, euskal musika eszenari buruzko lehen aldizkaria.
  • Artxiboaren historia: Euskal musikaren inguruko kazetari jardueran sortutako dokumentazioa
  • Sarrera datuak: Funtsa Eresbilera 2024ko uztailaren 3an iritsi zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Edukien esparrua: 1950etik 1990era bitarteko hamarkadetan jardun zuten euskal musikari nabarmenei egindako elkarrizketak
  • Sistema de organización: Se ha mantenido la clasificación por series establecida por el productor:
    A – Roge Blascok egindako elkarrizketak
    B – Beste kazetari batzuek egindako elkarrizketak
    C – Euskadi Irratiak “Hamairu baietz” saiorako egindako elkarrizketak
    D – Roge Blascok Euskal Graffiti saiorako egindako elkarrizketak
    E – Elkarrizketetan musika-zatiak txertatzeko maketak eta jatorrizkoen kopiak
  • Sarrera berriak: Sarrera berriak egon daitezke

SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK

  • Sarbide baldintzak: Materialak libreki kontsulta daitezke aretoan.
  • Erreprodukzio baldintzak: Sortzaileari eskaera eginez gero, erabilera pribatua eta ikerketa helburuetarako soilik
  • Dokumentuen hizkuntzak: gaztelania eta euskara
  • Ezaugarri fisikoak: zinta magnetikoko kasete analogikoak
  • Deskribapen tresna: AbsysNet katalogoa

LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erreprodukzioen kokapena: Sortzaileak material digitalen kopia bat dauka
  • Oharra: Bidaien kazetaritzan aditua izanik, Roge Blascok “La aventura continua” bloga garatzen du: https://rogeblasco.org/

GAKO-HITZAK

Musika herrikoia / Pop-rock / Elkarrizketak / Biografiak