A – 215 KUKAI DANTZA FUNTSA
Kukai Errenterian sortu zen Jon Maya Sein-en eskutik 2001ean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikidearen munduan sartu zen, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo arrakasta handiz eszenaratutako hainbat ikuskizun sortuz. Dantzaren Sari Nazionala jaso zuen 2017an, baita Arte Eszenikoen hainbat Max sari ere 2009, 2015, 2017 eta 2019an, besteak beste.
Kukai Dantzak hainbat lengoaia artistiko uztartzen dituzten proiektuak garatzen ditu. Halaber, programa eta zikloren bidez, herritarren parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzen ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Funtsaren kodea: ES RE A215
- Izenburua: Kukai Dantza
- Datak: 1995-2019 (2002-2019 batez ere)
- Tamaina eta euskarria: 112 bideo-dokumentu, 10 soinu-dokumentu, 33 CD-Rom irudiekin eta dokumentazioarekin, 53 argazki, 33 kartel, 190 programa, 606 prentsa-zati, 42 liburuxka, 25 aldizkari-zenbaki, 5 argitalpen monografiko, 12 txartel eta zorion-agiri, 3 egutegi, 33 akreditazio, 2 txapa eta kartoizko kutxa 1
TESTUINGURUA
- Ekoizlearen izena: Kukai Dantza Konpainia
- Ekoizlearen historia: Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen Deiadarra koreografiaren aurkezpenarekin. Dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikideko ikuskizunak sortzen ditu, beste adierazpen batzuekin elkarlanean arituz eta bat eginez. Konpainia Jon Mayak zuzentzen du eta gaur egun beste sei dantzari ditu: Eneko Gil, Alain Maya, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga..
Aipatzekoak dira Tanttaka Teatroarekin elkarlanean egindako ikuskizunak: “Por los senderos del espíritu” (2002), “Otehitzari Biraka” (2005) edo “Hnuy illa” (2008), bai eta Logela-Multimediarekin egindako “Latidos/Taupadak” (2007).
Sari ugari jaso ditu, besteak beste, 2017an eta 2019an Oskara eta Erritu ikuskizunengatik jasotako Max Sariak eta 2017ko Dantzako Sari Nazionala. - Historia artxibistikoa: Materialak konpainiaren jardueraren emaitza dira eta bere egoitzan gorde dira Eresbil artxibora eraman arte.
- Sarrerari buruzko datuak: Materialak 2023ko otsailaren 2an lekualdatu ziren.
EDUKIA ETA EGITURA
- Edukiaren irismena: Gehienak ikuskizunen berriak, emanaldien kritikak, antzezpenen irudiak eta esku-programak dira.
- Antolaketa sistema
- A – Bideo-zintak
- B – DVDak
- C – CD-Audio
- D – CD-Rom
- F – Argazkiak
- K – Kartelak
- P – Programak
- R – Prentsa-zatiak
- S – Orri hegalariak eta liburuxkak
- T – Aldizkariaren zenbakiak
- U – Argitalpen monografikoak
- V – Dokumentazioa.
- W – Txartelak eta zorionak
- X – Egutegiak
- Z – Akreditazioak eta objektuak
- Sarrera berriak: Funts irekia
SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Dokumentazioa aurrez eskatuta kontsulta daiteke. Eskura dituzten dokumentuen kopia digitala emango da.
- Erreprodukzio baldintzak: Aldez aurretik eskatuta, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz
- Dokumentuen hizkuntzak: Frantsesa, espainiera eta nagusiki euskara
- Ezaugarri fisikoak: Inprimatutako materiala, argazkiak paperean eta digitalizatutako ikus-entzunezko dokumentazioa.
- Deskribapenerako baliabideak: JL-k 2023an egindako inbentarioa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Dokumentu originalen izakinak: Kopia batzuk konpainiaren egoitzan gordetzen dira.
- BibliografIa: https://kukai.eus/eU/
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Euskal Herria / Espainia/ Europa / Ipar Amerika / Latinoamerika / Asia
- Materiak: Dantza / Koreografiak
INAEMek finantzatutako proiektua, Kultura eta Kirol Ministerioa
Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU