FUNTSA A214 – EUSKADIKO ORKESTRA. IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALA
Euskadiko Orkestra 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Egoitza Donostian du (Gipuzkoa) eta bere denboraldi artistikoa Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean burutzen du. Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteko (AEOS) kidea da. Imanol Olaizolak —Garai hartako Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Musika zuzendariak— bultzatu zuen egitasmoaren ondorioz sortu zen, eta lehenengo zuzendaria Enrique Jordá izan zen.
Orkestrak soinu-funts garrantzitsua dauka. Zuzeneko grabazioez gain, euskal konpositoreen lanak biltzen dituzten diskoak argitaratu ditu, bereziki Claves zigiluaren “Basque Music Collection” bilduman.
2013an Donostiako Urrezko Domina jaso zuen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Funts kodea: A214
- Izenburua: Euskadiko Orkestra. ikus-entzunezko dokumentazioa
- Datak: 1982–2002
- Bolumena eta euskarria: Ikus-entzunezko eta soinudun 1178 dokumentu: 260 VHS bideo, 11 zinta magnetikoko bobina, 224 33 rpm-ko disko, 17 78 rpm-ko disko, 411 kasete eta 272 DAT
TESTUINGURUA
- Ekoizlearen izena: Euskadiko Orkestra
- Ekoizlearen historia: Euskadiko Orkestra 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Egoitza Donostian du (Gipuzkoa) eta bere denboraldi artistikoa Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean burutzen du. Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteko (AEOS) kidea da. Imanol Olaizolak —Garai hartako Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Musika zuzendariak— bultzatu zuen egitasmoaren ondorioz sortu zen, eta lehenengo zuzendaria Enrique Jordá izan zen.
Orkestrak soinu-funts garrantzitsua dauka. Zuzeneko grabazioez gain, euskal konpositoreen lanak biltzen dituzten diskoak argitaratu ditu, bereziki Claves zigiluaren “Basque Music Collection” bilduman.
2013an Donostiako Urrezko Domina jaso zuen. - Artxibo-historia: Grabazioak orkestra beraren artxiboan egon ziren Eresbilera eraman arte.
- Sarrera-datuak: 2022ko irailaren 29an sartu zen Eresbilen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Edukiaren irismena: Orkestrak eskainitako kontzertuen grabazio argitaragabeak nagusiki.
- Antolaketa-sistema:
- B – VHS bideoak
- BR – Zinta magnetikoko bobinak
- D – 33 rpm-ko diskoak
- E – 78 rpm-ko diskoak
- K – Kaseteak
- KD – DATak
- Sarrera berriak: Funts irekia
SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK
- Sarbide baldintzak: Aurrez eskaera eginda kontsulta daiteke. Ahal denean, kopia digitalaren bidez emango da sarbidea.
- Erreprodukzio baldintzak: Erabilera pribatua eta ikerketa/ikasketa helburuetarako bakarrik baimentzen da. Beste erabileretarako baimen espresua eskatu behar da.
- Ezaugarri fisikoak: Bideo-zinta analogikoak, kasete eta zinta analogikoak, binilo-diskoak eta zinta digitaleko kaseteak.
- Deskribapen-tresnak: Deskribapen analitikoa. Orkestrako artxibozain Nekane Zurutuzak 2022ko irailean emandako inbentario partziala. JLk 2023ko urtarrilean egokitu eta File Maker datu-basera egokitu zuen. JA arduratu zen osatzeaz 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean. 78 rpm-ko diskoak JLk katalogatu zituen AbsysNet sisteman 2023ko ekainean.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Euskor: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Boletin Albistaria = Boletín Informativo de la Orquesta Sinfónica de Euskadi = Bulletin d’Information de l’Orchestre Symphonique d’Euskadi. — 1. zk. (1982ko urria) – 17. zk. (1987ko iraila)
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Berriak = Las noticias de la Orquesta. — 1. zk. (2000ko maiatza) —
- Bibliografia: Elósegui Larrañeta, Miren (ed.). Primo tempo: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 25 urte = 25 años de la Orquesta Sinfónica de Euskadi. Donostia: Kutxa, 2007.
OHARRAK
- Jatorrizko sailkapenak eta signaturak mantendu dira. 78 rpm-ko diskoak ez dira orkestrako artxibozainak emandako inbentarioan ageri.
GAKO-HITZAK
Orkestra-musika / Soinu grabazioak / Bideo grabazioak