FUNTSA A – 213 YAUZKARI
José Laínez eta Concha Martínez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia, egoitza Iruñean zuena. Urtebete lehenago Pablo Sarasate Kontserbatorioko dantza saileko zuzendari izendatuak izan ziren.
Aurretik, Amsterdameko Het Nationale Balletetik igaro ondoren, Anexa dantza taldea sortu zuten Donostian, estatuko dantza garaikideko lehen taldea.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A213
- Izenburua: Yauzkari
- Datak: 1980-1990
- Tamaina eta euskarria: Argazki-album 1, argazki-negatiboak dituzten 18 gutun-azal, programak eta 7 bideo digital.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Julio Durán
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostiako Anexa Ballet Garaikideko kidea, bere sorreratik aurrera.
- Sarrerari buruzko datuak: Julio Duránek bildu eta kontserbatutako dokumentazioa. Dokumentazioa etxean gordetzen zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: 1980an sortutako Yauzkari dantza garaikideko talde nafarraren koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak. José Laínez eta Concha Martínezek zuzendu zuten. 1992an desegin zen.
- Antolakuntza:
A. – Argazkien negatiboak
B. – A serieko argazki positiboekin osatutako albuma
C. – Esku-programak
D. – Bideo digitalak - Balioespenak, hautaketak eta deuseztapenak: Dokumentazioa osorik egongo da.
- Eskuratzekoak: Ez da diru-sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Atzipena, aldez aurretik eskatuta. Kopia digitalaren bidez atzipena erraztuko da, ahal den guztietan..
- Kopiak egiteko baldintzak: Azterketa edo ikerketa helburu duten erabilera pribaturako bakarrik. Beste erabilera batzuetarako berariazko baimena eskatu beharko da
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera.
- Ezaugarri fisikoak: Argazkien negatiboak eta positiboak, liburuxkak eta bideo-fitxategi digitalak
- Deskribapenerako baliabideak: 2022an Absys-en katalogatutako funtsa (J.L.)
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Argazkien negatiboek kopia digitala dute.
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: José Láinez eta Concha Martínez Funtsa, Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboan gordailutua (AMAEN). Kod.: ES/NA/AGN/F457
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Euskadi / Nafarroa
- Gaiak: Dantza/Balletak/Koreografiak