FUNTSA A21 – FRANCISCO ABRISQUETA
Francisco de Abrisqueta-k (1913-1983) zuzenbide eta ekonomia ikasketak Deustun egin zituen. Espainiako gerra zibilaren bete-betean, Kolonbiara iritsi zen 1937ko Azaroaren 10ean. 1938an Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako lehen delegatu izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1946-a arte. Universidad Nacional eta Universidad Pontificia Javeriana-ko estatistika eta ekonomiako irakasle izan zen. Bilbora itzuli zen 1983an. Bere liburutegia Deustuko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegia, Lazkaoko Beneditarren Ikastetxea eta Baionako Euskal Museoaren artean banatu zen.
Bilduma 69 LP-z eta 198 EP-z osatua dago, gehiengoak euskal abesti herrikoiak gehiengoak.
La colección está formada por discos de vinilo , 69 de larga duración y 198 Eps, en su mayoría de temática popular vasca.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A21
- Izenburua: Francisco Abrisqueta disko bilduma
- Datak: [ca. 1951] – 1983 (1960-1970 batez ere)
- Tamaina eta euskarria: 267 disko
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Abrisqueta, Francisco (1913-1983)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Francisco de Abrisqueta-k (1913-1983) zuzenbide eta ekonomia ikasketak Deustun egin zituen. Espainiako gerra zibilaren bete-betean, Kolonbiara iritsi zen 1937ko Azaroaren 10ean. 1938an Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako lehen delegatu izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1946-a arte. Universidad Nacional eta Universidad Pontificia Javeriana-ko estatistika eta ekonomiako irakasle izan zen. Euskal gaiei buruzko liburu eta liburuxkak argitaratu zituen Caracas-en eta Buenos Aires-en Ekin argitaletxearen bitartez.
Bederatzi urtez Unión Panamericana-rentzat lan egin zuen, bere egoitza Estatu Batuetan ezarri zuelarik, Latinoamerikan zehar bidaiatuz.
Bilbora itzuli zen 1983an. - Historia artxibistikoa: Fondoa Bogotátik Bilbora eraman zen. Hiru urte beranduago diskoak bere inbentarioarekin batera Eresbilera iritsi ziren. Francisco Abrisquetak parte hartu izan zuen irrati baten fonotekakoak ziren. 1986an inbentarioa paperean egin zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 1986ko udan egin zen..
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Binilozko diskoz osatutako bilduman 69 LP eta 198 EP daude, euskal abesti herrikoiak gehienak.
- Antolakuntza: Diametroaren arabera hiru ataletan sailkatu da:
A) 30 zm-ko diskoak
B) 25 zm-ko diskoak
C) 18 zm-ko diskoak - Eskuratzekoak: Funts itxia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Libreki kontsultatu daiteke, digitalizatu gabe dauden soinu grabazioak izan ezik.
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara nagusiki
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Ondo kontserbatzen diren binilozko diskoak
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa Absys bitartez egin zen 1999ko maiatza eta 2001eko uztaila bitartean.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Gehien kontsultatzen diren dokumentuen artxiboko kopiak daude CD audioan formatuan, bai eta mantentze lanerako masterrak.
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: 1984ko urtarrilaren 20an bere liburutegiko 11.000 liburu Deustuko Unibertsitatean, Eusko legebiltzarrean, Lazkaoko Beneditarretan eta Baionako Euskal Museoan utzi ziren.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Bogota
- Gaiak: Diaspora / Soinu grabazioak / Tradiziozko musika / Euskal folklorea / Koru musika