A208 FUNTSA – ANEXA
Anexa Estatu mailan aitzindaria izan zen dantza garaikideko taldea. 1970ean sortu zen Donostian, José Lainez eta Concha Martínez Herbehereetako Ballet Nazionaleko dantzarien eskutik..
Anexa dantza modernoko talde bat da, non koreografoek, dantzariek eta osatzen duten pertsona guztiek Ballet Garaikidearen esparruan mugimendu artistiko berri bat sortzeko borrokatzen duten.
Errepertorioa honako hauek osatzen dute: Aker, Anexa, Metaphoras, Visión tras un cristal opaco, Talim, Hijos del Silencio, Sombra de Luz, Momentos Vascos, Volvox, Cuarteto para ocho + uno, Salamandra blanca, La Consagración de la Primavera, Nocturno, Sinfonietta, W.C. Opus I, Juegos Silenciosos eta Romeo y Julieta perdidos en la Sombra.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A208
- Izenburua: Anexa – Donostiako Ballet Garaikidea
- Datak: 1969-1998 (batez ere 1970-1974)
- Tamaina eta euskarria: Eraztunezko lau koaderno, 10 album, programazko 4 karpetatxo, 37 argazki, negatibodun 60 gutun-azal, karteldun 35 karpeta, 7 dokumentu txiki, inprimatzeko 15 xafla, 3 jantzi eta super-8 filmeko gurdi bat
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Julio Durán
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostiako Ballet Garaikideko kidea, bere sorreratik aurrera. Konpainiak 1970etik 1974ra antzeztutako 25 koreografietatik 17 estreinatu zituen.
- Sarrerari buruzko datuak: Julio Duranen dohaintza. Funtsa 2020ko abuztuaren 28an sartu zen..
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Konpainiaren jarduera artistikoari buruzko dokumentazioa. Balletetako irudien bilduma eta jantzien diseinuak nabarmentzen dira, batez ere negatibo fotografikoetan, bai eta kartelen bilduma eta haien irudikapenen programak ere..
- Antolakuntza:
A – Fitxa-koadernoak
B – Argazki-albumak
C – Dokumentazio-albumak
D – Programak
E – Argazki solteak
F – Negatiboak
G – Kartelak
H – Material txikiak
I – Argitalpen txikiak
J – Inprimaketa-plantxak
K – Jantziak
L – Ikus-entzunezko materiala - Balioespenak, hautaketak eta deuseztapenak: Dokumentazioa osorik egongo da, bikoiztutako materialak beste erakunde batzuei emateko aukerarik gabe.
- Eskuratzekoak: Ez da diru-sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Atzipena, aldez aurretik eskatuta. Kopia digitalaren bidez atzipena erraztuko da, ahal den guztietan..
- Kopiak egiteko baldintzak: Azterketa edo ikerketa helburu duten erabilera pribaturako bakarrik. Beste erabilera batzuetarako berariazko baimena eskatu beharko da
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainieraz nagusiki
- Ezaugarri fisikoak: Negatiboak eta positibo fotografikoak, hainbat tamainatako kartelak, kartoizko fitxak, liburuxkak, prentsa-ebakinak, programak, inprimaketa-plantxak eta ballet-jantziak
- Deskribapenerako baliabideak: 2020an Absys-en katalogatutako funtsa (J.L.)
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Serie gehienen artxiboan kopia digitala dago
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: José Láinez eta Concha Martínez Funtsa, Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboan gordailutua (AMAEN). Kod.: ES/NA/AGN/F457
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Euskadi / Nafarroa / Katalunia / Galizia
- Gaiak: Dantza/Balletak/Koreografiak