FUNTSA A207 – APDG
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea, Miguel Orvelzuk zuzendua, 1982an sortu zen dantza mundua dinamizatzeko jarduerak antolatzeko helburuarekin. Irakasle eta ikasleei prestakuntza eskaini zien, eta, aldi berean, nazioarteko ospea zuten beste profesionalekin harremanak errazten zituen. 1996tik aurrera, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (apirilak 29) ekitaldiak antolatzen ditu Gipuzkoan zehar, nabarmentzekoa da Donostiako Kontxako barandan dantzari ugarik elkartu izana. 2011n Donostiako Herritar Merituaren Domina jaso zuen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
• Funts kodea: A207
• Izenburua: APDG. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
• Data: 1985-2021
• Bolumena eta euskarria: 430 DVD, 90 VHS, 34 bideokasete eta 43 karpeta, 2 artxibo-kaxa
TESTUINGURUA
• Ekoizlearen izena: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
• Ekoizlearen historia: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea, Miguel Orvelzuk zuzendua, 1982an sortu zen dantza mundua dinamizatzeko jarduerak antolatzeko helburuarekin. Irakasle eta ikasleei prestakuntza eskaini zien, eta, aldi berean, nazioarteko ospea zuten beste profesionalekin harremanak errazten zituen. 1996tik aurrera, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (apirilak 29) ekitaldiak antolatzen ditu Gipuzkoan zehar, nabarmentzekoa da Donostiako Kontxako barandan dantzari ugarik elkartu izana. 2011n Donostiako Herritar Merituaren Domina jaso zuen.
• Artxibo-historia: Dokumentazioa elkartearen egoitzan egon zen, Donostiako Juan Carlos Guerra kalean, ERESBILera eraman arte.
• Sarrera-datuak: Funtsa 2023ko ekainaren 13an sartu zen
EDUKIA ETA EGITURA
• Edukien esparrua: Elkartearen jarduerei buruzko bideo-grabazioak eta argazki digitalak biltzen ditu, formatu desberdinetan. Bereziki nabarmentzen dira Dantzaren Egunean grabatutakoak.
• Antolaketa-sistema:
A – DVD
B – VHS
C – 8 mm eta VHSC kaseteak
D – Dokumentazioa
• Sarrera berriak: Funts irekia
SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK
• Sarbide-baldintzak: Aurrez eskatu behar da, eta fitxategi digitalaren bidez eskuragarri dago.
• Erreprodukzio-baldintzak: Ikasketa edo ikerketa pribaturako erabilera baimenduta. Beste edozein erabilerarako baimen espresua behar da.
• Ezaugarri fisikoak: DVD, VHS eta 8 mm eta VHSC kaseteetan grabatutako bideoak. Dokumentazioa paper-euskarrian.
• Deskribapen-instrumentuak: Mª Carmen Cuevasek (elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea) emandako inbentarioa. JLk egokitu eta File Maker datu-basean sartzeko prestatu zuen 2023ko irailean; abenduan amaitu zuen.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
• Erreprodukzioen kokapena: Bideo-grabazio guztien fitxategi digitala existitzen da
GAKO-HITZAK
Elkarte profesionalak / Dantza