FUNTSA A197 – JOSE ANTONIO ARTZE
Jose Antonio Artze euskal kantagintza berriko Ez Dok Amairu taldeko sortzaile eta ideologoetako bat izan zen, beste batzuen artean Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko beste kide batzuekin Baga, Biga, Higa ikuskizuna diseinatu zuen. Talde honek bere jarduera amaitu eta berehala Ikimilikiliklik musika, datza eta poesia ikuskizuna martxan jarri zuen, bere anaia Jesús, Mikel Laboa eta Jose Mari Zabalarekin batera. Urtebete beranduago, Artzek idatzitako Arrano beltza poeman oinarrituta, korurako kantata bat sortu zuen Agustín González Aciluk.
Ibilbide oparoa izan zuen poeta gisa, eta hainbat poema-bilduma, musika eta poesia ikuskizun eta Mikel Laboa bezalako musikariek abestutako abesti ugari idatzi zituen.
Musikaren alorrean, bere anaia Jesúsekin batera, txalaparta berreskuratu, aditzera eman eta modernizatzeko lan handia egin zuen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A197
- Izenburua: Joxean Artzeren soinu grabazioak
- Datak: ca. 1962-2003
- Tamaina eta euskarria: 6 kasete analogiko, DAT 1, 3 disko konpaktu, 40 magnetofono zinta karrete eta 151 wav fitxategi 21 karpetetan
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Artze, Joxean (1939-2018)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Ibilbide oparoa izan zuen poeta gisa, eta hainbat poema-bilduma, musika eta poesia ikuskizun eta Mikel Laboa bezalako musikariek abestutako abesti ugari idatzi zituen. Musikaren alorrean, bere anaia Jesúsekin batera, txalaparta berreskuratu, aditzera eman eta modernizatzeko lan handia egin zuen. Usurbilen zendu zen 2018ko urtarrilaren 12an.
Jose Antonio Artze euskal kantagintza berriko Ez Dok Amairu taldeko sortzaile eta ideologoetako bat izan zen, beste batzuen artean Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera 1966an. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko beste kide batzuekin Baga, Biga, Higa ikuskizuna diseinatu zuen. Talde honek bere jarduera amaitu eta berehala Ikimilikiliklik musika, datza eta poesia ikuskizuna martxan jarri zuen, bere anaia Jesús, Mikel Laboa eta Jose Mari Zabalarekin batera. 1976an Veneziako Bienalean interpretatu zen. Urtebete beranduago, Artzek idatzitako Arrano beltza poeman oinarrituta, korurako kantata bat sortu zuen Agustín González Aciluk. - Historia artxibistikoa: Grabazioak artistaren etxean jasoak zeuden
- Sarrerari buruzko datuak: Anjel Valdesek (Elkarlanean) lagapen gisa utzi zuen 2019ko otsailaren 12an.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: José Antonio Artzek parte hartutako hainbat jaialdi, entsegu eta ikuskizunen argitaratu gabeko grabazioak. Azpimarratzekoak dira txalaparta, bertso eta trikitixa grabazioak, eta bereziki Ez Dok Amairu taldearen jaialdiak, eta Ikimilikiliklik ikuskizuna.
- Antolakuntza: Bi serie ezarri dira: korrelatiboki antolatzen da, artxiboan sartzerakoan eta Elkarlanean-ek ezarri zuen ordena berbera errespetatuz. Beste sailak, euskarri fisikorik gabeko audio fitxategiak dituenak, Carmen Estebanek (Jose Antonio Artzeren emaztea) Elkarri emandako 21 CDz osatutako bilduma jasotzen du. Serie nagusiaren irizpide berdina jarraitu da eta zenbakien aurretik E hizkiaz bereizten dira.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Artxibatutako materialak kopia digitalen bitartez kontsultatu daitezke.
- Kopiak egiteko baldintzak: Ikerketarako kopia onartzen da honako dokumentuak salbuetsita: 8, 9, 10, 11, 22, 25, 26, 36 eta 42. Beste bitartekoengan eragina izan dezaketen intelektual jabegoko eskubideengatik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Batez ere 13 eta 18 cm bitarteko magnetofono zinta karreteak dira. 9,5 eta 19 cm/s abiaduran grabatuak, eta orokorrean 4 pistatan. Soinua estereofonikoa eta monoaurala da eta batzuetan zinta berean nahasten dira. Grabazio eta erreprodukzio abiadura ezberdinak ere nahasten dira.
- Deskribapenerako baliabideak: J.L. egin zuen inbentarioa File Makerren 2019ko ekainean, eta 2019ko abuztuan Absysen katalogatu zuen.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Funtsa digitalizatua dago eta Elkarlanean-i kopia egin zaio (Anjel Valdés)
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Testu dokumentazio funtsa 2019an Gipuzkoako Foru Aldundiari dohaintzan eman zitzaion eta Koldo Mitxelena Kulturgunean gorde zen.
GAKO-HITZAK
- Onomastikoak: Artze, Joxean (1939-2018) / Hartzut / Hartzabal / Artze, Jesús Mari (1945-2002) / Zuaznabar anaiak / Laboa, Mikel (1934-2008) / Zabala, José Mari / Lertxundi, Benito / Lete, Xabier / Iriondo, Lurdes / Irigarai, Jose Anjel / González Acilu, Agustín (1929-) / Valverde, Antton (1943-) / Gandiaga, Bitoriano (1928-2001) / Bernaola, Carmelo (1929-2002) / Pablo, Luis de (1930-) / Etxeberria Sigueira, José / José Antonio de Donostia (OFM Cap) (1886-1956) / Lekuona, Julen (1938-2003) / Souto, Joxan / Aire, Fernando “Xalbador” / Arozamena, Migel / Garmendia, Txomin / Gorrotxategi, Jose Luis / Iztueta, Jose Migel “Lazkao Txiki” / Lopategi, Jon / Madariaga, Bautista / Mugartegi, Jon / Olaizola, Manuel “Uztapide” / Treku, Mattin “Mattin” / Egaña, Andoni (1961-) / Elortza, Igor (1975-) / Iturriaga, Unai (1974-) / Lizaso, Sebastian (1958-) / Lopategi, Aritz (1969-) / Peñagarikano, Anjel Mari (1957-) / Sorozabal, Jokin (1967-) / Lizardi, Xabier (1896-1933) / Achiary, Beñat / Etxekopar, Mixel / Le Quan, Minh / Etxamendi, Eñaut / Etxart, Allande / Agrupación Coral de Cámara de Pamplona / Ez dok Amairu
- Gaiak: Txalaparta / Bertsoak / Trikitixa / Herri-musika / Tradiziozko musika / Garaikideko musika / Hitza-artxiboa / Naturaren soinuak
- Lekuak: Usurbil