A195 FUNTSA – JAIME ALBILLOS
Jaime Albillos Arnaiz (1931-2019) dantzari gisa Donostiako Goizaldi dantza taldeko kidea izan zen 60ko hamarkadan. Heziketa eta lanbide ingeniaria zen, heraldika zalea eta 1991n Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradian sartu zen. 2016an, Durangoko Azokak emandako Argizaiola saria jaso zuen, euskal kulturaren alde egindako lan desinteresatuari esker.
FICHA DEL FONDO
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A195
- Izenburua: Jaime Albillos funtsa
- Datak: 1967-1971
- Tamaina eta euskarria: Super-8 kamarako 64 bobina (18cm-ko 11 bobina eta 8cm-ko 53 bobina)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Jaime Albillos
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jaime Albillos Arnaiz (1931-2019) dantzari gisa Donostiako Goizaldi dantza taldeko kidea izan zen 60ko hamarkadan. Heziketa eta lanbide ingeniaria zen, heraldika zalea eta 1991n Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradian sartu zen. 2016an, Durangoko Azokak emandako Argizaiola saria jaso zuen, euskal kulturaren alde egindako lan desinteresatuari esker.
- Historia artxibistikoa: Jaime Albillosek 60. eta 70. hamarkadetan egin zituen grabazioak, eta bere etxean jasoak zituen.
- Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza Jaime Albillosek egin zuen 2018ko maiatzean.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: 64 bobinez osatutako funtsean 115 ekitaldi ezberdinetako soinurik gabeko irudiak biltzen dira. Iparraldeko grabazioak Bidarrai, Cheraute eta Maulekak dira; Bizkaikoa Xemeingoa; Nafarrokoak, Zubieta, Ituren, Lantz, Arizkun, Elizondo, Luzaide eta Otxagabiakoak; Gipuzkoak Tolosa, Zaldibia, Eibar eta Oñatikoak.
- Antolakuntza: Jatorrizko ordena errespetatzen da zenbaki korrelatibo bat esleituz
- Eskuratzekoak: Funts itxia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Erabiltzeko baldintzak: Kopia digitalen bidezko atzipena
- Kopiak egiteko baldintzak: Eskaera lehenago egin behar da, eta erabilera pribaturako eta ikerketarako soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Super-8 mm bobinak
- Deskribapenerako baliabideak: Absysen katalogatutako fondoa (J.L.)
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Digitalizatutako kopiak badaude.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Bidarrai / Luzaide / Maule / Xemein / Zubieta / Ituren / Lanz / Arizkun / Elizondo / Ochagavía / Tolosa / Zaldibia / Eibar / Oñati
- Gaiak: Bideo grabazioak / Dantza tradizionala / Folklorea