FUNTSA A191 – ARANTZAZUKO ANTZINAKO MUSIKA ARTXIBOA
Arantzazuko Santutegiko musika kapera.
XVI. mendean sortutako frantziskotar santutegia Oñatin kokatzen dena.
Antzinako musika artxibo honen aberastasuna bertako kapera maisuen eta musikagileen obren eskuidatzietan aurkitzen da. Beste batzuen artean: Mateo Albéniz (1765-1831), Antonio de Arriola (fl. 1679-1730), Juan José de Arce (1748-1777), Manuel Egués (n. 1654), Fernando de Eguiguren y Escaregui (n. 1743), Andrés de Escaregui (1711-1773), Manuel de Gamarra (1723-1791), Venancio Herrasti (1812-1887), Francisco Ibarzabal (n. 1716), Miguel Antonio Iribarren (fl. 1760), Miguel de Irizar (1635-1684), José de Larrañaga (1728-1806), Joaquín Tadeo de Murguía (1759-1836) edo Manuel Sostoa (n. 1749).
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A191
- Izenburua: Antiguo archivo musical de Arantzazu / Arantzazuko antzinako musika artxiboa
- Datak: c. 1690-c.1835
- Tamaina eta euskarria: HD disko bat (39’8 GB)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Capilla musical del Santuario de Arantzazu / Arantzazuko Santutegiko musika kapera
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Frantziskotarren komunitatea Arantzazun kokatu zen 1514ean behin betiko. Komunitatean musika garatu izanaren lehen albisteak mendearen amaierakoak dira, baina Musika Kapera egonkorra sortu izanaren adierazgarriak XVII. Mendekoak dira.
1622ko uztailaren 14an komentua bigarren aldiz erre zen eta artxiboko dokumentu guztiak erre ziren. Hala ere, XVII. mendearen lehen herenetik XIX. mendera Santutegiak goraldi garaia izan zuen, eta musika alderdi nabarmenetakoa izan zen. 1834an hirugarren aldiz komentua erre zen. - Historia artxibistikoa: Digitalizazioa Oñatiko udal artxiboak egin zuen, erabilerako kopia bat Eresbilen gordailutuz
- Sarrerari buruzko datuak: 2004ko abenduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Arantzazuko Santutegiko (Gipuzkoa) antzinako artxiboan gordetako eskuidatzi eta musika inpresoen kopiak. Gordetzen diren musika lan aipagarriak honako kapera maisu eta musikagileenak dira: Mateo Albéniz (1765-1831), Antonio de Arriola (fl. 1679-1730), Juan José de Arce (1748-1777), Manuel Egués (n. 1654), Fernando de Eguiguren y Escaregui (n. 1743), Andrés de Escaregui (1711-1773), Manuel de Gamarra (1723-1791)Venancio Herrasti (1812-1887), Francisco Ibarzabal (n. 1716), Miguel Antonio Iribarren (fl. 1760), Miguel de Irizar (1635-1684), José de Larrañaga (1728-1806), Joaquín Tadeo de Murguía (1759-1836) edo Manuel Sostoa (n. 1749).
- Antolamentua:
Eskuidatzitako musika (Currens zenbakia)
Ahozko musika erlijiosoa
Ahozko musika profanoa
Musika instrumentala
Kantu laua eta metodoak
Inprimatutako musika (egilearen arabera alfabetikoki ordenatuta)
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Aldez aurretik eskaera eginez
- Kopiak egiteko baldintzak: Erreproduzitzeko aukera dago.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Musika partituretako testuak latinez, espainieraz, italieraz eta euskaraz.
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Fitxategi digitalak jpg-n – 300 dpi
- Deskribapenerako baliabideak: Bagüés, Jon. Catálogo del antiguo archivo musical del Santuario de Aránzazu. San Sebastián: Caja de Ahorros Provincial de Gipuzkoa, 1979.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Mateo Albeniz (1765-1831) / Antonio de Arriola (fl. 1679-1730) / Juan Jose de Arce (1748-1777) / Manuel Egues (n. 1654) / Fernando de Eguiguren y Escaregui (n. 1743) / Andres de Escaregui (1711-1773) / Manuel de Gamarra (1723-1791) / Venancio Herrasti (1812-1887) / Francisco Ibarzabal (n. 1716) / Miguel Antonio Iribarren (fl. 1760) / Miguel de Irizar (1635-1684) / José de Larrañaga (1728-1806) / Joaquin Tadeo de Murguia (1759-1836) / Manuel Sostoa (n. 1749) /
- Lekuak: Arantzazu / Oñati
- Gaiak: Erlijio-musika / Musika – eskuizkribu osoak / Musika – inprimatuak