Olaeta Balleta

Lau urtaroak

Jose Francoren musikarekin Victor Olaetak egindako koreografia

1965eko ekainaren 22an

Kasket

Guridi, Franco eta Olaetaren musikarekin Victor Olaetak egindako koreografia

Biarritz (1996)

Zuzeneko grabazioa. CEC Musique (Paris)

FUNTSA A190 – OLAETA BALLETA


 

Víctor Olaeta Torrezuri, Gernikan jaiotako koreografo eta dantza irakaslea zen.
Bere aitak, Segundo Olaetak, Elai-Alai dantza taldea sortu zuen 1927an eta bere pausuak jarraitu zituen. Gerrate zibilean zehar Biarritzera joan zen bizitzera, eta bertan Oldarra taldea sortu zuen.
1948an Olaeta Akademia sortu zuen Bilbon. Handik urte betera, izen bereko baleta sortu zen. 1967an Victor Olaetak baletaren eta akademiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen, eta bertan jarraitu zuen 2007 arte.
1989an Asociación Ballets Olaeta-Olaeta Balleta Elkartea sortu zuen beste hainbat kiderekin batera, dantza folklorikoa nahiz klasikoa hobetzeko xedearekin.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A190
  • Izenburua: Ballets Olaeta
  • Datak: 1940-2004 (1960-1970 nagusiki)
  • Tamaina eta euskarria: 82 cm (4 kutxa, 97 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Olaeta, Víctor (1922-2007)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Víctor Olaeta Torrezuri, Gernikan jaiotako koreografo eta dantza irakaslea zen. Bere aitak, Segundo Olaetak, Elai-Alai dantza taldea sortu zuen 1927an eta bere pausuak jarraitu zituen. Gerrate zibilean zehar Biarritzera joan zen bizitzera, eta bertan Oldarra taldea sortu zuen.
    1948an Olaeta Akademia sortu zuen Bilbon. Handik urte betera, izen bereko baleta sortu zen. 1967an Victor Olaetak baletaren eta akademiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen, eta bertan jarraitu zuen 2007 arte.
  • Historia artxibistikoa: Víctor Olaetak gordetako eta antolatutako artxiboa. 2008ko abenduaren 11n Victor Olaetaren anai-arrebek (Javier, Lourdes eta Miren Terek) Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan eman zioten funtsa.
  • Sarrerari buruzko datuak: funtseko soinudun dokumentuak 2009ko apirilean Eresbilera sartu ziren zaintzeko eta digitalizatzeko.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Baletaren koreografietako musika aurkitzen da funtsean nagusiki. Beste batzuen artean aipagarriak dira: Oinkarin (Jesús Guridi), Lau urtaroak (José Franco Ribate), Sorgiñeta (José Olaizola), Aiko Maiko (Jesús Arambarri) eta Kardin (Víctor de Zubizarreta). Era berean Víctor Olaetari egindako hainbat grabazio ere jasotzen dira.
  • Antolamentua: Funtsak Foru Artxiboak emandako ordena jarraitzen du. Currens zenbakia ematen zaio.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta kopia digital bitartez egiten da.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Eskaera aldez aurretik egin behar da eta soilik ikerketarako eta erabilera pribaturako.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Elkarrizketak euskaraz eta espainieraz.
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Zinta magnetofoiko 36 karrete. 52 kasete, 6 CD-R disko, binilozko bi disko eta arbelezko bat.
  • Deskribapenerako baliabideak: katalogoa File Makerren 2009ko apirila eta uztaila bitartean eginda.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Kopiei buruzko informazioa: Kopia digitala Bizkaiko Foru Aldundian gordetzen da.
  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Funts dokumentala, baita partiturak ere, eta jantzitegia Bizkaiko Foru Artxiboan gordetzen da. Filmak Euskal Filmategian gordetzen dira.
  • Bibliografia: Ballets Olaeta [linean]. [Kontsulta: 2017/03/21]. In: http://www.balletsolaeta.com/

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Jesus Guridi (1886-1961) / Jose Franco Ribate (1878-1951) / Jose Olaizola (1883-1969) / Jesus Arambarri (1902-1960) / Victor de Zubizarreta (1899-1970) / Francisco Escudero (1912-2002) / Jose Antonio de Donostia (ofm Cap) (1886-1956) / Elai-Alai
  • Lekuak: Bilbao
  • Gaiak: Balleterako musika / Musika – Soinu-grabazioak / Dantza – koreografiak / koreografoak – elkarrizketak