FUNTSA A189 – AITOR DE GOIRICELAYA
Aitor de Goricelaya, Mungian jaiotako zinemagile eta gidoigilea zen. Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasten zituenean sortu zitzaion antzerkiarekiko zaletasuna.
Goricelaya Teatro Nacional Universitarioko fundatzaileetako bat izan zen, eta bertan Brecht, Gjelderolde eta Adamov-en obrak taularatu ziren.
60. hamarkadan antzerki zuzendari bezala hainbat sari jaso izan zituen. Manuel de Falla-ren “Retablo de Maese Pedro” muntaia bat Washington-en egin zuen.
Idazle alderdiari dagokionean, ipuinak, eleberriak eta telebistako gidoiak idatzi izan ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A189
- Izenburua: Aitor de Goiricelaya
- Datak: 1957-1981
- Tamaina eta euskarria: 13 bobina zinta eta 1388 artxibo (2,30 GB)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Goiricelaya, Aitor de (1933- )
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Aitor de Goricelaya 1933ko abenduan Mungian (Bizkaia) jaio zen. Filosofia eta Letrak, Zine Zuzendaritza eta Antzerkia ikasi zituen. Idazle alderdiari dagokionean ipuinak, eleberriak eta telebistarako gidoiak idatzi zituen.
Teatro Nacional Universitarioko fundatzaileetako bat izan zen, eta bertan Brecht, Gjelderolde eta Adamov-en obrak taularatu ziren. 60. hamarkadan antzerki zuzendari bezala hainbat sari jaso izan zituen. Manuel de Falla-ren “Retablo de Maese Pedro” muntaia bat Washington-en egin zuen. - Historia artxibistikoa: Aitor de Goricelayak zine eta antzerki zuzendari gisa izandako jardueraren profesionalaren ondorioz bildutako dokumentazioa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2016ko azaroaren 7an Mikel Lazpiur-ek, Goricelayaren ilobak, 8 bobina zinta eman zituen, eta abenduaren 15ean beste bost bobina zinta digitalizatutako dokumentazioarekin batera eman zituen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Film eta antzezlanetan erabili izandako musika; dokumentazio pertsonala (prentsa zatiak, ekoizpen gidoiak, argazkiak, eta abar.)
- Antolamentua:
Originalak:
A) Magnetofoi zintak
Kopia digitalak:
B) Antzerki lanak
C) Antzerki taldeak
D) Amerika eta Espainiako Jaialdiak
E) Dokumentazio pertsonala
F) Batzuk (Argazkiak, partiturak eta identifikatu gabeko testuak) - Eskuratzekoak: Sarrera berriak egon daitezke
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Zinten kopia digitalaren bitartez
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Bobina zintak; fitxategi ditigalak jpg-n. eta pdf-n.
- Deskribapenerako baliabideak: 2017ko Otsaila eta Martxoan zehar Absys-en katalogatuta konposatutako unitate dokumentaletan (dosierrak) eta sinpleetan (grabazioak).
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Mungiako artxiboak dokumentazio pertsonala gordetzen du, eta Eresbilen kopia bat gordetzen da.
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Filmak Euskadiko Filmategiak jaso ditu.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Ramón Aguirre (musikagilea) / Teatro Español Universitario (TEU)
- Lekuak: Mungia (Bizkaia) / Madril
- Gaiak: Zinemarako musika / Antzokia / Dokumentazio pertsonala / Argazkiak / Programak – Kontziertuak eta ekitaldiak / Soinu grabazioak