FUNTSA A188 – IDOIA LECUMBERRI
Idoia Lecumberri Donostiako dantzaria da.
Peter Brown-ekin eta Águeda Sarasuarekin hasi zen baleta ikasten, Donostiako Udal Kontserbatorioko dantza akademian 70 eta 80 hamarkaden bitartean.
Era beran, Artearen Historian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertako Institut del Teatre-n dantza garaikideko klaseak jaso izan zituen. 1985 eta 1989 bitartean New York-era joan zen Martha Graham-en eskolan ikastera.
Gaur egun, Donostiako Nikabio akademian balet klasikoko eta dantza garaikideko irakaslea da. Era berean, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteko presidente kargua bere gain hartu zuen 2016 arte.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A188
- Izenburua: Idoia Lecumberri
- Datak: 1961-2000
- Tamaina eta euskarria: 6 zm (albumeko 105 argazki eta 44 argazki uztai- orrietan zeudenak nahiz solteak)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Lecumberri, Idoia
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Idoia Lecumberri donostiako dantzaria da.Peter Brown-ekin eta Águeda Sarasuarekin hasi zen balleta ikasten, Donostiako Udal Kontserbatorioko dantza akademian 70 eta 80 hamarkaden bitartean. Artearen Historian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertako Institut del Teatre-n dantza garaikideko klaseak jaso izan zituen. 1985 eta 1989 bitartean New York-era joan zen Martha Graham-en eskolan ikastera, eta Martha Graham-en dantza garaikideko Diploma eskuratu zuen. Era berean, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteko presidente kargua bere gain hartu zuen 20??tik – 2016ra arte.
- Historia artxibistikoa: Idoia Lecumberrik dantzari moduan izandako ibilbidearen ondorioz bildutako dokumentazioa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2016ko azaroaren 21ean, Donostiako Kontserbatorioko Balet-eko dokumentuak biltzeko KutxaKulturren antolatu zen tailerrean, Idoia Lecumberrik bere materialak dohaintzan eman zituen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Donostiako Kontserbatorioko Balet Dantzari gisa izandako jardueraren programak, argazkiak eta prentsa zatiak (1971-1982)
- Antolamentua:
A. Programak
B. Argazkiak
B01: Albumetako argazkiak
B02: Uztai-orrietan dauden argazkiak, eta argazki solteak
C. Prentsa zatiak
D. Kartela
E. Dokumentazio pertsonala - Eskuratzekoak: Pixkanaka dokumentu berriak sartzea aurreikusten da.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Aldez aurretik eskaera egin behar da.
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Argazki digitalak jpg nahiz tiff formatuetan(400ppp eta 24 bits); gainerako dokumentu originalak paperean daude.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Argazkiak eskaneatu ostean bere jabeari itzuli zitzaizkion (2016)
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Peter Brown / Donostiako Udal Kontserbatorioko Balleta
- Lekuak: Donostia
- Gaiak: Balleta / Argazkiak / Programak