FUNTSA A186 – JOSE MARÍA ALTUNA
Jose Mª Altuna Ibarzabal (1928-2002) XX. mendearen bigarren erdian Azpeitian (Gipuzkoa) eraman zuen aurrera bere sorkuntza. 1963 urtean sortu zen Antxieta Abesbatzarako musika lanak eta konponketak egin zituen alde batetik eta bestetik txistu bandarako eta musika bandarako ere egin zituen musika lanak eta konponketak.
Jose Mari Altunaren funtsa inbentariatzeko zain dago oraindik eta bertan musikagile honek konposatu eta konpondutako koru musika profanoa eta erlijiosoa, akordeoirako musika, txisturako musika edo bandarako musika. Beste autore batzuen korurako eta bandarako eskuizkribuak edo inprentako kopiak ere aurki ditzakegu funts honetan. Hauetatik aipatzekoak dira 1900 urtearen inguran Fidel Uriak (Azpeitia) jasotako Orfeoirako obrak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A186
- Izenburua: Jose Mª Altuna
- Datak: c.1900-2002
- Tamaina eta euskarria: 7 kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Altuna, Jose Mª (1928-2002)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jose Mª Altuna Ibarzabal Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1928an. Julian Barrenechearekin, parrokiako organista, egin zituen musika ikasketak, Francisco Gurruchagarekin klarinete ikasketak eta Francisco Escuderorekin harmonia eta konposizio ikasketak. Azpeitian Antxieta Abesbatza sortu zuen 1963an. Era berean Joanes de Anchieta Musikologia Institutua sortu zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen babesarekin. Bere musika lanak euskal folklorean oinarrituak daude. Korurako, txisturako eta bandarako konponketetan batez ere. “Jaunaren bidetan” musikaren eta “mariñelak” operetaren autorea ere ba da. 2002an hil zen Azpeitian.
- Historia artxibistikoa: J. Mª Altunak musikarekin erlazionatutako ibilbidean jasotako dokumentu eta berak sortutako dokumentuekin osatutako funtsa
- Sarrerari buruzko datuak: 2015ean Jose Mª Altuna Etxabek Eresbilen utzitako funtsa.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: J. Mª Altunak konposatutako koru musika profanoa eta erlijiosoa, akordeoirako musika, txisturako musika edo bandarako musika. Beste autore batzuen korurako eta bandarako eskuizkribuak edo inprentako kopiak ere aurki ditzakegu funts honetan. Hauetatik aipatzekoak dira 1900 urtearen inguran Fidel Uriak (Azpeitia) jasotako Orfeoirako obrak.
- Sistema de organización:
A. Jose Mª Altunaren obrak korurako
B. Jose Mª Altunaren obrak erlijiosoak
C. Jose Mª Altunaren obrak bandarako
D. Jose Mª Altunaren obrak txisturako
E. Jose Mª Altunaren obrak akordeoirako
F. Musika liburutegia. Bandarako musika
G. Musika liburutegia. Orekstra eta taldeetarako musika
H. Musika liburutegia. Musika instrumentala
I. Musika liburutegia. Ahots musika
J. Musika liburutegia. Koru musika
K. Biblioteca musical. Musika erlijiosoa
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Jose Mª Altuna (1928-2002) / Julian Barrenechea (1890-1961)
- Lekuak: Azpeitia
- Gaiak: Koru musika / Musika erlijiosoa / Bandarako musika / Txistu musika