FUNTSA A184 – JAVIER UBILLOS – SCHOLA CANTORUM
Javier Ubillos 1940an sortu zen Donostiako Koruko Ama Birjinaren Schola Cantorumen musika ekintzekin oso lotua egon zen eta bertan garatu zuen bere musika zaletasuna, talde honetako zuzendaritza-batzordeko Idazkaria izan zen. Schola Cantorumek, gaur egun Eskola, egin zituen ekintza nagusienak koru musika eta dantzarekin lotuak egon ziren.
Funtsean korurako partitura, liburuak eta dosierrak osatutako musika bilduma pertsonala aurkitu dezakegu.
Dokumentu hauetatik Schola Cantorumek koru eta eszena esparruan izan zituen aktibitateekin zerikusia duten dokumentuak aipatu ditzakegu, batez ere 40. hamarkadan Donostian antolatutako “Estampas sacras” ikuskizunenak. Funtsak, inbentariatzeko zain dagoena, Francisco Escuderoren Illeta oratorioaren ahots eta pianorako laburpenaren eskuizkribu autografo bat du.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A184
- Izenburua: Javier Ubillos
- Datak: c.1940-c.2000
- Tamaina eta euskarria: 3 kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Ubillos, Javier (1918-2004)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Javier Ubillos Echave 1918an jaio zen. 1940an sortu zen Donostiako Koruko Ama Birjinaren Schola Cantorumen musika ekintzekin oso lotua egon zen, zuzendaritza-batzordeko Idazkaria izan zelarik. Aipatutako taldeak antolatutako Irudi eszenikoetan parte hartu zuen. 2004ko maiatzak 28an hil zen Donostian.
- Historia artxibistikoa: Javier Ubillosek jasotako dokumentuen bilduma
- Sarrerari buruzko datuak: Mª del Coro López Martínez Javier Ubillosen koinataren dohaintza Eresbilera 2015ean.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Javier Ubillosek eskuz kopiatutako koru musika, inprenta partiturak, musika liburuak, dosierrak daude funts honetan. Dokumentu hauetatik Schola Cantorumek koru eta eszena esparruan izan zituen aktibitateekin zerikusia duten dokumentuak aipatu ditzakegu, batez ere 40. hamarkadan Donostian antolatutako “Estampas sacras” ikuskizunenak. Funtsak Francisco Escuderoren Illeta oratorioaren ahots eta pianorako laburpenaren eskuizkribu autografo bat du.
- Antolamentua:
A – Schola Cantorum. Ikuskizun eszenikoen materialak
B – Schola Cantorum. Dokumentazioa
C – Javier Ubillosen partituren kopiak
D –Euskal musika eta autoreen lana
E – Ahots partiturak
F – Pianorako partiturak
G – Didaktika
H – Liburuak - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Francisco Escudero (1912-2002)
- Lekuak: Donostia
- Gaiak: Koru musika / Erlijio-musika / Musika kudeaketa / Eszena-musika