Eresoinka (1937-1939)

Partitura esku-idatzia (1938)

MÚSICA PARA CANTO Y TECLADO

FUNTSA A181 – Teodoro G. Hernandorena (Eresoinka)


 

Teodoro G. Hernandorena (1898-1994) idazlea, kultura eragilea eta euskal politikaria izan zen. EAJko afiliatua 36ko Guda aurretik, Jose Antonio Agirreren Gobernuan Elai Alai dantza taldearen bitartez ekintza kulturalak antolatzen lan egin zuen Hernandorenak. Frankismotik ihes egiten Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen eta Eresoinka (1937-1939) euskal kulturaren enbaxadan 2. tenore bezala aritu zen.
Funts honek Eresoinkan erabilitako koru musikako parte eta partiturak ditu batik bat. Euskal musikako kantutegiak eta musika eta dantzari buruzko garaiko egunkarien zati batzuk ere aurkitzen ditugu funtsean

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A181

. Izenburua: Teodoro G. Hernandorena (Eresoinka)

. Datak: c.1925-1980

. Tamaina eta euskarria: 15 cm.

TESTUINGURUA

Sortzailearen izena: Hernandorena Barandiaran, Teodoro G. (1898-1994)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Idazlea, kultura eragilea eta euskal politikaria. Zizurkil (Gipuzkoa) jaio zen 1898ko abenduak 6an. Zaragozan medikuntza ikasi zuen. Basurtoko ospitalean lanean ari zenean Justo Garate eta Aingeru Irigaray-en eskutik giro abertzalean murgildu zen. 1931n EAJ afiliatu zen eta mitinetan hizlari bezala parte hartu zuen.
Nahiz eta zinemagilea ez izan egoera politikoak 1933an kutsu politikoa zuen Euzkadi dokumentala grabatzera eraman zuen. Dokumentalaren musika Aita Donostiak aukeratu zuen eta Orfeo Catalaren partaidetza izan zuen. Euzkadi filma, gaur egun desagertua, 1933an estreinatu zen Donostiako Kursaal Kasinoan. 1936ko gerra aurretik, Hernandorenak Jose Antonio Agirreren Gobernuan lana egin zuen kultur ekintzak antolatuz, horretarako Elai Alai dantza taldeaz baliatuz. Frankismotik ihes egiten Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen eta Eresoinka euskal kultur enbaxadan 2. tenore bezala aritu zen.
Bertsolaritzaren eragile garrantzitsua izan zen, euskarazko zenbait argitalpenetan idazlea eta Joseba Zubimendi eta Ander Arzelusekin batera euskaraz egin zen lehen irrati programako bultzatzailea. Euskaltzaleak, Eusko Pizkunde edo Eusko Nekazarien Bazkuna elkarteen sorreran ere parte hartu zuen.
Donibane Lohitzunen (Ipar Euskal Herria) 1994ko azaroak 9an hil zen.

. Historia artxibistikoa: Funtsa familiaren helbide aldaketa desberdinetan mantendu da, Donibane Lohitzunera, Parisera, berriz Donibane Lohitzunera eta azkenik Irunera bere alabaren helbidera.

. Sarrerari buruzko datuak: 2013an Amaia Hernandorena Albearen dohaintza.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Eresoinka enbaxada kulturalak (1937-1939) bere proiektuan erabilitako koru musikarako parte eta partiturak. Euskal musikako kantutegiak eta musika eta dantzari buruzko garaiko egunkarien zati batzuk ere aurkitzen ditugu.

. Antolamentua:
A. Korurako musika
B. Ahots eta pianorako musika
C. Kantutegiak
D. Eresoinka – Programak
E. Prentsa zatiak eta artikuluak

. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara, Espainiera, Frantsesa, Nederlandera

. Deskribapenerako baliabideak: 2015ean Mark Barnések egindako katalogo informatikoa File-Makeren

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

. Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Eresoinkako dokumentazioa Jose Antonio Arana-Martijak (A133) idatzitako liburuaren material prestaketetan; Aranzadi Elkarteko Jesus Elosegui funtsean argazkiak

HITZ GAKOAK

. Pertsonak: Gorosarri, Eduardo (1889-1947)

. Gaiak: Musika herrikoia / Eusko folklorea / Kantutegiak