A. Donostiaren partitura (1939)

 Korurako musika

III Cursos sobre temas musicales. Liburuxka (1972)

Dokumentazioa

Erviti etxearen eskutitza (1970)

Dokumentazioa

FUNTSA A180 – MANUEL GALDONA


 

Manuel Galdonak (1915-2004) Donostian garatu zuen bere ibilbidea. Kultura zaletasun handia zuen eta 1950ean Club Vasco de Camping Elkartea sortu zuen. 1955ean Txistularien Elkartea berrezartzen lagundu zuen, bertako idazkari bilakatuz. Musika formazioari dagokionean pianista eta tenorea ere izan zen, eta Donostiako Conjunto Barroco-an ez ezik flauta ezti taldeetan ere parte hartu izan zuen. Denboraldi batez Donostiako Ereski abesbatzako zuzendaria izan zen. Musikaren egiteko sozialarekin arduratua, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1970ean hasitako musika pedagogia ikastaroen antolakuntzan parte hartu zuen eta Frantziako “A Choeur Joie” koru musika mugimenduko zenbait topagunetan parte hartu zuen.
Inbentariatzear dagoen funtsean partiturak (ahots musika nahiz instrumentalak), musika didaktika, gutunak (1956-1977) eta Manuel Galdonak parte hartu izan zuen ekimen eta gaiei buruzko dokumentazioa aurki daitezke: “A Coeur Joie” (1965-1973); Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Cursos sobre temas musicales” (1970-1973), “Grupo Ars Musica” (1969) eta “Donosti Ereski” (1974-1976).

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A180
  • Izenburua: Manuel Galdona
  • Datak: c.1956-c.1976
  • Tamaina eta euskarria: 0,25 m.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Galdona, Manuel (1915-2004)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Manuel Galdona Fernández 1915eko maiatzaren 9an jaio zen. Kultura zaletasun handia zuen eta 1950ean Club Vasco de Camping Elkartea sortu zuen. 1955ean Txistularien Elkartea berrezartzen lagundu zuen, bertako idazkari bilakatuz. Musika formazioari dagokionean pianista eta tenorea ere izan zen, eta Donostiako Conjunto Barroco-an ez ezik flauta ezti taldeetan ere parte hartu izan zuen. Denboraldi batez Donostiako Ereski abesbatzako zuzendaria izan zen. Musikaren egiteko sozialarekin arduratua, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1970ean hasitako musika pedagogia ikastaroen antolakuntzan parte hartu zuen eta Frantziako “A Choeur Joie” koru musika mugimenduko zenbait topagunetan parte hartu zuen. 2004ko otsailaren 10ean zendu zen.
  • Historia artxibistikoa: Manuel Galdonak kultura suspertzaile lanetan musika pedagogia eta praktikaren alorrean sortu eta jasotako dokumentu multzoa.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2014an Ana Galdonak, Manuel Galdonaren ilobak, funtsa Eresbili dohaintzan eman zion.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean partiturak (ahots musika nahiz instrumentalak), musika didaktika, gutunak (1956-1977) eta Manuel Galdonak parte hartu izan zuen ekimen eta gaiei buruzko dokumentazioa aurki daitezke: “A Coeur Joie” (1965-1973); Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Cursos sobre temas musicales” (1970-1973), “Grupo Ars Musica” (1969) eta “Donosti Ereski” (1974-1976).
  • Antolamentua:
    A. Koru Musika
    B. Ahots eta pianorako musika
    C. Pianorako musika
    D. Taldeentzako musika
    E. Ganbera musika
    F. Sakelako edizioak
    G. Didaktika
    H. Dokumentazioa
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa

 GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José Antonio de Donostia (1886-1956)
  • Gaiak: Musika irakaskuntza / Koru musika / Musika kudeaketa