FUNTSA A177 – José Aramburu-Manterola
José Aramburu-Manterola (1931- ) Donostiako Amara-Berri auzoko Errosarioko Andre Mariaren Parrokian organista titularra da.
Oraindik inbentariatzeko dagoen musika funtsak bere musika liburutegiaren zati txiki bat du, eta bertan, koru musikarako berak egindako lanen auto-ekoizpen batzuk ere aurkitzen ditugu. Kuplea oso gustoko du eta funtsean kuple famatuen kopiak ere aurkitzen dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A177
- Izenburua: José Aramburu-Manterola
- Datak: ca. 1915-2012
- Tamaina eta euskarria: 0,45 m
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Aramburu-Manterola, José (1931- )
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostiako Amara-Berriko Errosarioko Andre Maria Parrokian Organista titularra.
- Sarrerari buruzko datuak: 2014ko abenduaren 4an funtsaren sortzaileak dohaintzan emana.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: José Aramburu-Manterola organo jotzailearen liburutegiaren zati txiki bat, bere auto-ekoizpenekin aurkitzen dugu funtsean. Hauetako auto-ekoizpen bat honela deskribatu du autoreak: “Colección de villancicos, motetes y cantos varios, originales y de otros autores, tanto locales como foráneos para uso y beneficio de conjuntos corales y asociaciones voluntarias de música y canto, preferentemente de jubilados y jubiladas”. Kuplea oso gustoko du eta funtsean kuple famatuen kopiak ere aurkitzen dira.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu.
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Aramburu-Manterola (1931- )
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Musika herrikoia