FUNTSA A169 – RUPERTO IRUARRIZAGA
Ruperto Iruarrizagak (1908-1987) organista, irakasle eta Las Palmas, Bilbao eta Balmasedako abesbatzetako zuzendaria gisa garatu zuen bere musika lan ibilbidea.
Espainiako eta atzerriko hainbat lekutan kontzertuak eskaini zituen. Donostiako Santa Maria Santutegiko organista izan zen.
Funtsan berak sortutako lanen partituren originalak eta kopiak aurkitzen ditugu (300etik gora), musika erlijiosokoak nagusiki bai eta koru musikakoak ere. Hainbat autorez gain, Luis, Gervasio eta Juan anaiek egindako bere obren egokitzapenak eta orkestrazioak ere jasotzen dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A169
- Izenburua: Ruperto Iruarrizaga
- Datak: ca. 1922 – 1986
- Tamaina eta euskarria: 0,90 m, 5 kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Iruarrizaga, Ruperto (1908-1987)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Igorren jaio zen (Bizkaia) 1908an. Herriko organista zen Ramiro de Urrecharekin hasi zituen musikako ikasketak. Balmasedako seminarioan Humanitateko ikasketak burutu zituen. Ikasketa erlijiosoekin batera, pianoa, organua eta konposizioa ikasi zituen eta unibertsitate egoitzetako zeinbat abesbatza zuzendu zituen. Musikako ezagutzak Paris eta Kolonian sakondi zituen. 1931. urtean apaiz egin ondoren, organista, irakasle eta koru zuzendari izan zen Las Palmas, Bilbo eta Balmasedan. Kontzertuak ere eskaini zituen Espainia eta atzerrian. Donostiako Corazon de María Santutegiko organista izan zen. Bera bezala, bere sei anaiak musikariak eta apaiz klaretiarrak izan ziren.
Musikagintzari dagokionez, hirureundik gora obra erlijioso, euskal doinuen 150 bat musikalizazio eta harmonizazio, eta zenbait lan sinfoniko idatzi zituen, azken hauen artean Abellaneda’koa poema, Balmaseda suitea edo Gorbea sinfonia. Konposatu zituen obra erlijioso ugari Ecos Eucaristicos-marianos (1950) eta Tesoro Sacro Musical-en argitaratu ziren.
Ruperto Iruarrizaga Balmasedan hil zen 1987an. - Historia artxibistikoa: Ruperto Iruarrizagak bere musika lan ibilbidean zehar sortu zuen funtsa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2013an lagapen moduan utzi zen Eresbilen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean berak sortutako lanen partituren originalak eta kopiak aurkitzen ditugu (300etik gora), musika erlijiosokoak nagusiki bai eta koru musikakoak ere. Hainbat autorez gain, Luis, Gervasio eta Juan anaiek egindako bere obren egokitzapenak eta orkestrazioak ere jasotzen dira.
- Antolamentua: Luis Elizaldek lehendik alfabetikoki sailkatuz egin zuen inbentarioaren arabera antolatu da funtsa currens zenbakiak emanez.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Euskal Herriko Klaretar Misiolariek Ruperto Iruarrizagaren lan kopia uzten dute.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Latinez, espainiarrez eta espainiarrez dauden partiturak.
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: Alday, Jesús Mª (1945-): Los hermanos Iruarrizaga. Bilbao : Caja de Ahorros Vizcaina, 1987
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Ruperto Iruarrizaga (1908-1987) / Luis Iruarrizaga (1891-1928) / Gervasio Iruarrizaga (1897-1970) / Juan Iruarrizaga (1898-1936)
- Lekuak: Balmaseda
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Koru musika / Orkestrako musika / Sinfoniak