FUNTSA A168 – EZKILA (BELLOC) EDIZIO-BILDUMA
1950ean Iratzederrek (Xabier Diharce) Ezkila argitaletxea sortu zuen Belloc-eko beneditarren monasterioan (Urt). Argitaletxearen ildo nagusienetako bat musika partiturena izan zen, izan ere Vaticano II Kontzilioaren ostean (1962-1965) liturgia euskaraz berritzeko, musika publikazio ugari editatu beharrean aurkitu baitziren.
Funtsean musika erlijiosoko 1.500 partitura aurkitzen ditugu nagusiki, euskarazko testuekin liturgian erabiltzeko. Obra hauetako asko abesbatzarako harmonizatuak daude.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A168
- Izenburua: Ezkila (Belloc) edizio-bilduma
- Datak: 1950-2012
- Tamaina eta euskarria: 1.154 dok.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Ezkila Argitaldaria – Editions Ezkila
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1950ean Iratzederrek (Xabier Diharce) Ezkila argitaletxea sortu zuen Belloceko beneditarren monasterioan (Urt), eta lehen edizioa “Méthode basque pour dábutants” izan zen. Argitaletxearen ildo nagusienetako bat musika partiturena izan zen, izan ere Vaticano II Kontzilioaren ostean (1962-1965) liturgia euskaraz berritzeko, musika publikazio ugari editatu beharrean aurkitu baitziren.
- Historia artxibistikoa: Fr. Ignace Etchehandy, Belloceko (Urt) beneditarren monasterioko abesbatzaren zuzendaria Ezkila edizioen koordinatzailea izan zen, Xabier Diharcerekin bere sortzailearekin (Iratzeder), P. Gabriel Lerchundi eta Juan Urteagarekin batera. Partituren bilduma 40. Hamarkadan osatzen hasi zen, nahiz eta 1964tik 2011ra hartu zuen erritmo handiagoa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2013an Fr, Ignace Etchehandyk partitura bilduma oso bat Eresbili dohaintzan eman zion.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsan musika erlijiosoko 1.500 partitura aurkitzen ditugu nagusiki, euskarazko testuekin liturgian erabiltzeko. Obra hauetako asko abesbatzarako harmonizatuak daude.
- Antolamentua:
A. Bilera kantuak. Meza hasteko kantuak. Urrikal. Aintza. Alleluia / Rassemblement. Ouverture . Chants de l’ordinaire de la messe
/ Cantos de asamblea. Entrada. Cantos del ordinario de la misa.
B. Ogi eta arnoaren eskaintza / Préparation du pain et du vin. Offrande /
Preparación del pan y del vino. Ofertorio.
C. Esker Onezko otoitzak: 1,2,3,4 / Haurrentzat: 3 / Zonbait behar aldietako / Louange et action de grâce. Anamnèse / Cánticos de Alabanza.
D. Jaunartzea. Maitasuna. Batasuna. Bakea / Communion : unité, charité, partage / Comunión. Caridad. Unión. Paz.
E. Abendo-aldia / Avent. Parousie. Espérance / Adviento.
F. Eguberri. Trufania / Noël. Epiphanie / Navidad. Epifanía.
G. Garizuma-aldia / Carême. Conversion / Cuaresma.
H. Pasione-aldia. Kurutzea / Passion. Croix. Rédemption / Pasión.
I. Pazko-aldia. Bataioa. Bizitze berria / Pâques. Temps Pascal. Baptème / Pascua. Bautismo.
J. Salbatore. Zerua / Ascension. Ciel / Ascensión.
K. Mendekoste. Konfirmazionea. Girixtino bizia / Pentecôte: Esprit-Saint, confirmation, mystère de l’Eglise / Pentecostés.
L. Trinitate Saindua. Mendekoste ondoko igandeak / Mystère de Dieu. Trinité, temps après la Pentecôte / Domingos después de Pentecostés.
M. Besta Berri. Kristoren eta Sakramendu Sainduaren bestak / Mystère de Dieu. Fête-Dieu / Resurrección.
N. Apezgoa. Botu / Ordination. Profession religieuse / Ordenación.
O. Ezkontza. Ait’amen besta / Mariage / Matrimonio.
P. Fededunen eguna: Otoitz eta lan Jainkoarekin. Urtean zehar diren igandeak / Prière des heures. Travail. Temps ordinaire / Liturgia de las horas. Tiempo ordinario.
R. Haurrentzat : otoitz eta kantu / Divers. Enfants. Catéchisme / Diversos. Niños. Catecismo.
S. Ehorzketak / Défunts. Funérailles / Difuntos. Funerales.
T. Misione. Lekukotasun. Bertzeentzat bizitzea / Témoignage. Engagement. Mission / Misión.
U. Hitzaren oihukatzea. Laudorio. Alleluia / Liturgie de la Parole. Louange. Alleluia / Liturgia de la Palabra.
V. Andredena Maria / Chants à la Vierge / Cánticos a la Virgen.
W. Sainduak. Omiasaindu / Saints. Toussaint / Santos. Todos los Santos.
X. Himnoak. Eskerren emaitea / Répons. Hymnes pour tous les temps / Himnos para todos los tiempos.
Y. Fededunen otoitza: Leloak / Litanies. Refrains des prières litaniques / Letanías.
Z. Salmoak. Kantika biblikoak / Psaumes. Cantiques bibliques / Salmos. Cantos bíblicos. - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Ignace ETCHEHANDY, EZKILA argitaldarian agertu kantika eta salmoen zerrenda 1950-2010. Donostia: Biblia Elkartea, 2012an azaltzen denaren arabera, erabilera librea da.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Juan Urteaga (1914-1990) / Gabriel Lerchundi (1908-1995)
- Lekuak: Belloc (Urt)
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Koru musika