FUNTSA A167 – HERRI IRRATIA
Loyola Media elkartea, Jesusen Konpainiaren Loiola Lurraldeko Jesuitena zen, eta Herri Irratia izenarekin, sei irrati taldek osatzen zuten. Horietako bat zen Donostia Herri Irratia.
Hustu gabe eta inbentariatzear dagoen funtsak, irratiak erabiltzen zituen salmenta materialen fonoteka jasotzen du. Hauek CD (ca. 17.000), 33 b/m binilozko disko (ca. 3.400), 45 b/m binilozko disko (2.000) eta kasete (ca. 500) formatuetan daude nagusiki. Era berean programen grabazioak eta publizitate iragarkiak dituzten ca.500 mini-disc daude. Guztira 23.600 dokumentu egon daitezke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A167
- Izenburua: Archivo sonoro Herri Irratia Donostia
- Datak: 1961-2010
- Tamaina eta euskarria: ca. 23.000 soinu erregistro
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Herri Irratia Donostia
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Loyola Media elkartea, Jesusen Konpainiaren Loiola Lurraldeko Jesuitena zen, eta Herri Irratia izenarekin, sei irrati taldek osatzen zuten. Horietako bat zen Donostia Herri Irratia.
- Historia artxibistikoa: Noticias Irratia–SL- ek, egungo jabeak, 2010ean Loiolako Lurraldeen Jesuiten irratia erosi zuen (Euskal Herria eta Nafarroa).
- Sarrerari buruzko datuak: 2013an fonotekaren alde komertziala Eresbili dohaintzan eman zion.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Irratiak erabiltzen zituen salmenta materialen fonoteka jasotzen du. Hauek CD, 33 b/m binilozko disko, 45 b/m binilozko disko eta kasete formatuetan daude nagusiki. Era berean programen grabazioak eta publizitate iragarkiak dituzten ca. mini-disc-ak daude.
Euskal musikarekin erlazionatutako binilozko diskoen grabazioak honela zeuden sailkatuak: “Abesbatzak”, “Otxoteak”, “Haurrak”, “Klasikoak”, “Bertsoak”, “Instrumentala”, “Iparralde”, “Bakarlariak”, “Taldeak” eta “Beste batzuk”. CD-etan zeuden grabazioak honela sailkatzen ziren: “Euskal Musika”, “Euskal Bakarlariak”, “Euskal taldeak”, “Musika klasikoa”, “Talde ingelesak”, “Bakarlari ingelesak”, “Bakarlari latinoak”, “Munduko musikak”, “Bildumak”, “Soinu bandak”, “Bakarlari Espainiarrak”, eta “Talde Espainiarrak”. - Antolamentua:
A. Grabaciones sonoras en discos de 33 rpm. Euskal musika
B. Grabaciones sonoras en discos de 33 rpm. Música clásica
C. Grabaciones sonoras en discos de 33 rpm. Jazz
D. Grabaciones sonoras en discos de 33 rpm. Música popular
E. Grabaciones sonoras en discos de 45 rpm.
F. Grabaciones sonoras en CDs
G. Grabaciones sonoras en casetes
H. Grabaciones sonoras en minidisc - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Binilozko diskoak , disko konpaktuak , kaseteak, Mini-disc.
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Gipuzkoako Foru Aldundiak Herri Irratia-Loyola Mediaren argitaratu gabeko grabazioen funtsa eskuratu zuen, 2.200 bobina eta kasetez eta 2.200 mini-disc-ez osatua.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia
- Giaka: Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Herri musika / Irrati-publizitatea