Carlos Basurko

 (1924-2012)

“Música para violas” lanaren eskuizkribua

FUNTSA A166 – CARLOS BASURKO


 

Carlos Basurkok (1924-2012) Mexiko, Estatu Batuak, Frantzia eta Kubako zine ekoizleentzat musika konpositore gisa jorratu zuen bere musika lan ibilbidea. New York-eko “This Week” eta “Alba” komunikabideetarako musika kritikaria ere izan zen, bai eta Mexikoko Excelsior-ekoa ere.
Funtsean Carlos Basurkok ganbera eta orkestrarako eskuidatzitako 9 partitura original jasotzen dira, bai eta bi diploma eta argazki bat.

 

 

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A166
  • Izenburua: Carlos Basurko
  • Datak: ca. 1950 – 2012
  • Tamaina eta euskarria: 9 partitura, 2 diploma, argazki 1

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Basurko, Carlos (1924-2012)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1924ean jaio zen Donostian. Bertako Udal Kontserbatorioan ikasi zituen biolina, biola, harmonia eta konposizioa Figuerido eta Pagola irakasleekin. Pariseko kontserbatorioan osatu zituen ikasketak Messiaen-ekin, eta New York-eko Julliard Scholl of Music-en, Riete-rekin. Politikak arduratzen zuen, eta Gerrate Zibilean Frantziara ihes egin zuen bi urtez, eta gerra ostean Ameriketara joan zen euskal errefuxiatu gisa (lehenik Mexikora, eta New York-era ondoren). 1959an itzuli zenean Donostian finkatu zuen bizilekua eta konposizio-lanetan jardun zen, orain arte. Biola-jotzailea izan da Mexikoko Orkestra Sinfonikoan eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, besteak beste, bai eta musika-kritikaria ere New Yorkeko “This week” eta “Alba” agerkarietan, Mexiko Hiriko “Excelsior” egunkarian, eta “Diario Vasco”n.
    Musikagintzan Zinemarako musika egiteagatik nabarmendu da batez ere, genero honetarako 25 obra inguru idatzi baititu. Mexiko, Estatu Batuak, Frantzia eta Kubako produktoreentzat egin du lan, eta bere obrak New York, Chicago, Ibargué (Kolonbia), eta beste hainbat tokitako eszenatoki garrantzitsuetan interpretatu izan dira. Obra batzuk aipatzekotan, “String Quartet” (New York-en, 1953an estreinatua) “Trió, op. 6” (Chicagon, 1966an), “Jai-alai” balleta (1955) eta “Música para violas” (1966) dira garrantzitsuenak.
  • Historia artxibistikoa: Carlos Basurkok sortutako musika lanak
  • Sarrerari buruzko datuak: Ana Basurkok, musikagilearen ilobak, dohaintzan eman zuen 2012an.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean Carlos Basurkok ganbera eta orkestrarako eskuidatzitako 9 partitura original jasotzen dira, bai eta bi diploma eta argazki bat.
  • Antolamentua:
    A. Partiturak
    B. Diplomak eta argazkiak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2013an File-Maker-en egindako katalogo informatikoa.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Carlos Basurko (1924-2012)
  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Balleta / Ganbera musika / Zinemarako musika