Félix Zabaletaren eskuizkribuzko partitura

Partiturak

Organorako albuma (1925)

Partiturak

Organorako programa integrala, J.S. Bach (1985)

Programak

FUNTSA A162 – MANUEL ZUBILLAGA


 

Manuel Zubillaga (1926-1998) Donostiako Artzain Onaren Katedraleko apaiz kanonigoa izan zen, eta bere biziko igande askotan bertako organista izan zen.
Inbentariatzear dagoen bere funtsak, 250 partitura inguru biltzen ditu (organorako nagusiki) guztiak berak eskuratuak eta organista lanetarako erabili izan zituen. Horiez gain liburuak, programak eta argazkiak ere jasotzen ditu.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A162
  • Izenburua: Manuel Zubillaga
  • Datak: ca. 1950 – 1998
  • Tamaina eta euskarria: 3 kutxa, 1,90 m.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Zubillaga, Manuel (1926-1998)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Manuel Zubillaga Huici 1926ko martxoaren 26an Hernanin jaio zen. José Mª González Bastida izan zuen solfeo eta piano irakasle. 1957an apaiztu zen, eta gizarte ekintzan jardun zuen nagusiki A.C.I-ren bitartez (Acción Católica de Medios Independientes). Donostiako Artzain Onaren Katedraleko apaiz kanonigoa izan zen, eta bere biziko igande askotan bertako organista izan zen. 1998ko irailaren 20an zendu zen.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa Manuel Zubillagaren arrebaren Hernaniko etxean gordetzen zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2011n Isabel Zubillagak funtsa dohaintzan eman zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Inbentariatzear dagoen bere funtsak, 250 partitura inguru biltzen ditu (organorako nagusiki) guztiak berak eskuratuak eta organista lanetarako erabili izan zituen. Horiez gain liburuak, programak eta argazkiak ere jasotzen ditu.
  • Eskuratzekoak: 2013an funtsa berriak sartu ziren. Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa

 GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Erlijio-musika / Organorako musika / Musika liburutegia