FUNTSA A159 – Sara Soto
Gaztetatik  Irunen  (Gipuzkoa)  bizi  izan  zen  Sara  Soto  musikagilea,  musika  konposizioari  dagokionean  autodidakta  izan  zen.  Bere  abestiak  Lourdes  Iriondo,  María  Ostiz  edo  Txomin  Artola  kantautoreek  abestu  izan  zituzten.
Funtsean  Sara  Sotok  konposatutako  lanen  bilduma  jasotzen  da:  euskal  kantagintza  berriko  bost  abesti,  koru  musikako  7  obra,  pianorako  obra  bat  eta  organorako  beste  obra  bat.
Azpimarragarriak  dira  Néstor  Basterretxearen  testu  eta  margoetan  oinarrituta  berak  sortu  izan  zituen  bi  konposizioak:  korurako  Karraxiz  lana  eta  organorako  Cripta  obra.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A159
. Izenburua: Sara Soto
. Datak: ca. 1970 – 1999
. Tamaina eta euskarria: 14 partitura
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Soto, Sara (1941-1999)
.  Korporazioaren  historia  /  Datu  biografikoak:  Gorlizen  (Bizkaia)  jaio  zen  1941ean.  Haurra  zenetik  Irunen  bizi  izan  zen.  Oso  txikitatik  hasi  zituen  bere  musika  ikasketak.  Konposizioaren  alorrean  autodidakta  izan  zen.  Lourdes  Iriondo,  Maria  Ostiz  edo  Txomin  Artola  kantautoreek  ezagutzera  eman  dituzten  melodia  batzuen  egilea  da.  Horretaz  gain,  hainbat  obra  koral  eta  instrumental  ere  idatzi  ditu.
Aipagarriak  dira  Nestor  Basterretxearen  testu  eta  margolanen  inguruan  eratutako  musika  lanak,  Karraxiz  obra  korala  eta  Cripta  organorako  obra.
Irunen  hil  zen  1999an.
. Historia artxibistikoa: Emma Sotok, musikagilearen ahizpak eta funtsaren gordetzaileak, 2010eko abenduan funtsa Eresbilen uztea erabaki zuen.
. Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2010eko abenduaren 9an dohaintza moduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
. Garrantzia eta edukia: Funtsean Sara Sotok konposatutako lanen bilduma jasotzen da: euskal kantagintza berriko bost abesti, koru musikako 7 obra, pianorako obra bat eta organorako beste obra bat.
.  Antolamentua:
Eskuidatziak  generoaren  arabera  sailkatzea  erabaki  zen:
Ahots  musika  (5  abesti)
Koru  musika  (7  abesti)
Pianorako  musika  (  obra  1)
Organorako  musika  (obra1)
. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara nagusiki
. Deskribapenerako baliabideak: 2011n Pello Leiñenak egin zuen katalogoa Eresbilen datu basean. https://www.eresbil.eus helbidean kontsultatu daiteke.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
. Kopiei buruzko informazioa: Musikagileari buruz egindako web orrian digitalizatutako partiturak kontsultatu daitezke: https://www.eresbil.eus/web/sarasotogabiola
HITZ GAKOAK
. Lekuak: Irun / Gorliz
. Gaiak: Música coral / Música popular
 
					

