FUNTSA A158 – ARAMBURU SENDIA (USURBIL)
Angel Aramburu Lerchundi 1897ko martxoaren 2an jaio zen. Jose Aramburu Mendiola (1845en jaioa) semea zen, Usurbilgo organista. Angel Aramburu Usurbilgo udal txistularia eta Usurbilgo postaria izan zen. Sendiaren etxea, Usurbilen Juandeuntzenetxiki edo Karteruenea bezala ezagutzen zena, 1975ean abandonatua gelditu zen.
Inbentariatzear dagoen funtsak, eskuidatzitako nahiz inprimatutako partiturak jasotzen ditu, bai eta Txistulari aldizkariko zenbait ale. Etorkizunean Angel Aramburu txistulariak eta Jose Aramburu organistak erabili izan zituzten partiturak gehitzeko aukera dago.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A158
- Izenburua: Aramburu Sendia
- Datak: ca. 1850 – ca.1950
- Tamaina eta euskarria: 1,34 m. hasieran
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Aramburu, Familia
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Angel Aramburu Lerchundi 1897ko martxoaren 2an jaio zen. Jose Aramburu Mendiola (1845en jaioa) semea zen, Usurbilgo organista. Angel Aramburu Usurbilgo udal txistularia eta Usurbilgo postaria izan zen. Sendiaren etxea, Usurbilen Juandeuntzenetxiki edo Karteruenea bezala ezagutzen zena, 1975ean abandonatua gelditu zen.
- Historia artxibistikoa: Funtsa sendiaren Usurbigo etxeko ganbaran gordetzen zen. Etxea 1975ean abandonatu zuten.
- Sarrerari buruzko datuak: 2010ean Iñaki Almandozek funtsa dohaintzan eman zuen
EDUKIA ETA EGITURA
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Usurbilgo Musika Eskolatik iritsitako Aramburu sendiarekin erlazionatutako A119 funtsa Eresbilek gordetzen du.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Usurbil
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Txistu musika