FUNTSA A157 – JUAN ECHANIZ URRUZUNO
Juan Echaniz (1912-2003) Eibarko (Gipuzkoa) hainbat aretotan biolinista izan zen; “Fomento”, Rioalto edo Casino Artistan esate baterako. Erlijio ospakizunetan ere biolina jotzen zuen.
Inbentariatzear dagoen funtsean biolinerako partiturak aurki daitezke nagusiki.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A157
- Izenburua: Juan Echaniz Urruzuno
- Datak: c.1930 – 1995
- Tamaina eta euskarria: 0.09 m. hasiera batetan.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Echaniz Urruzuno, Juan (1912-2003
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1912an Elgoibarren jaio zen Juan Echaniz. Biolin ikasketak Eibarren egin zituen. Eibarko (Gipuzkoa) hainbat aretotan biolinista izan zen; “Fomento”, Rioalto edo Casino Artistan esate baterako. Erlijio ospakizunetan ere biolina jotzen zuen.
- Historia artxibistikoa: Funtsa Eibarko Musika Eskolan utzia izan zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Begoña Aizpirik funtsa Eresbilera bidali zuen interesgarria izan zitekeena hautatzeko.
EDUKIA ETA EGITURA
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Eibar
- Gaiak: Biolin musika