FUNTSA A156 – Félix Beteta Yarza
Félix Betetak (1906-1983) Pasaiako bandako musika zaletu gisa garatu zuen bere musika ibilbidea. 1931n Sociedad Musical Pasaitarra-ko Bandaren musika zuzendaritzaz arduratu zen, eta bertan egon zen 1972an jubilatu arte.
Inbentariatzear dagoen funtsean, eskuidatzitako eta inprimatutako partiturak aurki daitezke, bai eta prentsa zatiak eta bandako zuzendaritzarekin erlazionatutako objektuak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A156
. Izenburua: Félix Beteta
. Datak: ca. 1920 – ca.1980
. Tamaina eta euskarria: 0,20 m. hasieran
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Beteta Yarza, Félix (1906-1983)
. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Félix Beteta 1906an jaio zen Tolosan. Pasaiako Portuko Obren Batzordean sartu zenean Pasai Antxora lekualdatu zen. 1931n Sociedad Musical Pasaitarrako Bandaren musika zuzendaritzaz arduratu zuen, eta bertan jarraitu zuen 1972an jubilatu zen arte. Lizarrara joan zen orduan bizitzera.
. Historia artxibistikoa: Funtsa sendiaren Errenteriako egoitzan gordetzen zen.
. Sarrerari buruzko datuak: Félix Betetaren semeak, Ramón Betetak, 2009an egin zuen dohaintza.
EDUKIA ETA EGITURA
. Antolamentua:
A – Eskuidatzitako partiturak
B – Inprimatutako partiturak
C – Argazkiak
D – Prentsa zatiak
E – Hainbat objektu
. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik