FUNTSA A154 – José Menéndez de Esteban
José Menéndez de Esteban (1910-1988) Tafallan jaio eta bertan garatu zuen bere musika ibilbide osoa. 1927tik zendu zen arte, Tafallako San Pedro parrokiako organista kargua zuen. Agrupación Coral Tafallesa sortu eta bere zuzendaria izan zen, batez ere bere obrak interpretatzen zituenak. Bere jaioterriari buruzko ohitura eta jaiei buruzko artikulu eta lan ugari idatzi zituen. Ahots eta korurako lanak egin zituen batez ere, jota generoan garrantzitsua izan zelarik.
Funtsak José Menéndez-ek eskuidatzitako konposizio originalen 320 ale biltzen ditu. Bere musika liburutegia ere bertan dago, inprimatutako 563 partitura, 25 aldizkari, 6 soinu grabazio eta dokumentazio pertsonalarekin. Era berean, José Menéndez-en senidea zen José Preciado-k konposatutako partiturak ere biltzen ditu.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A154
- Izenburua: José Menéndez de Esteban
- Datak: 1927 – 1988
- Tamaina eta euskarria: 0,60 m. (4 kutxa, 252 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Menéndez de Esteban, José (1910-1988)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1910ean Tafallan jaio zen. Lehen musika ezaguerak Gabino Arrarás eta Mariano Milagoren eskutik jaso zituen. Bonifacio Iraizozekin harmonia ikasi zuen Iruñean, eta geroago Rogelio Villar eta Conrado del Camporekin Madrilen. 1927tik hil zen arte, Tafallako San Pedro parrokiako organista kargua izan zuen. Agrupación Coral Tafallesaren sortzaile eta zuzendari izan zen. Bere lanaren alde handi bat abesbatza horrentzat izan zen. Jaioterriko ohitura eta jaiei buruzko artikulu eta lan ugari idatzi zituen. Musikagile gisa hainbat sari jaso zituen: Iruñean (1965), Lizarran (1980) eta Cascanten (1981). Bere konposizio lanetan, ahotserako eta kororako batez ere, jota generoak garrantzi handia izan zuen. 1988an zendu zen Tafallan.
- Historia artxibistikoa: Funtsa musikagilearen semeak Donostian zuen etxetik etorri zen
- Sarrerari buruzko datuak: 2009an Jesús Mª Menéndez Cajal-ek, musikagilearen semeak, funtsa dohaintzan eman zuen, partitura originalekin batera. 2013ko azaroaren 11 eta 15ean, musika profanoko liburutegia gehitu zuen bai eta dokumentazio pertsonala ere (2,2 m).
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsak José Menéndez-ek eskuidatzitako konposizio originalen 320 ale biltzen ditu. Bere musika liburutegia ere bertan dago, inprimatutako 563 partitura, 25 aldizkari, 6 soinu grabazio eta dokumentazio pertsonalarekin. Era berean, José Menéndez-en senidea zen José Preciado-k konposatutako partiturak ere biltzen ditu.
- Antolamentua:
A. Bere lanaK: Aurorak; Abestiak; San Ferminetako abestiak; Abestiak; Estanpak; Habanerak; Ereserkiak eta Martxak; Jotak; Jotak – Gabon Abestiak; Musika erlijiosoa; Pasodobleak; Pot-Pourri Zortzikoak; Bildumak; Katalogotik kanpo dauden obrak
B. Beste autoreen musika lanen partiturak: Didaktika; Euskal Koru Musika; Beste Musika Korala; Pianorako Musika; Organorako Musika; Ganbera Musika; Musika Dramatikoa, Saloi musika, Musika erlijiosoa.
C. Idatziak eta argitalpenak.
D. Soinu dokumentuak.
E. Dokumentazio pertsonala.
F. José Preciado y Antigua-ren dokumentazioa
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: 2010ean Mark Barnés-ek lehen zati baten katalogo informatikoa egin zuen File-Maker-en eta 2015ean bigarren zatiarena.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Zenbait dokumentu pertsonal originalak sendiaren etxean gordetzen dira. S. Pedro eta Tafallako Santa María parrokietako erlijio musikako partiturak Iruñeko Gotzaindegiari eskaini zitzaizkion 2013an, eta bertara eraman ziren 2015ean.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Menéndez de Esteban (1910-1988)
- Lekuak: Pamplona Iruña
- Gaiak: Ganbera musika / Biolinerako musika / Ahots eta pianorako musika