FUNTSA A153 – J. SCHMOLL IMPRIMATEGIA
J. Schmoll argitaletxea Donostian kokatzen zen. 1957 arte izen horrekin funtzionatu zuen eta urte horretan Graficas Alte izena hartu zuen. Urte horietan Nicolas Luengo izan zen bertako arduraduna, Donostiako Kontserbatorioan oboe irakasle ere zenak. Euren edizioez gain Donostiako Apaiztegirako gregorianoko partiturak ere inprimatu zituzten, bai eta CCC argitaletxearentzat.
Funtsean puntzoi bilduma (62), burdinazko tipoak (13), zink-ezko tipoak (696) eta musika inprentan erabilitako materialak biltzen dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A153
- Izenburua: J. Schmoll Imprimategia
- Datak: ca. 1930 – ca.1960
- Tamaina eta euskarria: 0,18 m. (saski bat)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: J. Schmoll (Imprenta)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: J. Schmoll argitaletxea Donostian kokatzen zen. 1957 arte izen horrekin funtzionatu zuen eta urte horretan Graficas Alte izena hartu zuen. Urte horietan Nicolas Luengo izan zen bertako arduraduna, Donostiako Kontserbatorioan oboe irakasle ere zenak. Euren edizioez gain Donostiako Apaiztegirako gregorianoko partiturak ere inprimatu zituzten, bai eta CCC argitaletxearentzat. XX. mendearen erdialdean Donostian kokatzen zen musika inprenta bakarra zen.
- Historia artxibistikoa: Inprentako langilea izandako Pablo Cuestak bere etxean gordetzen zituen materialak.
- Sarrerari buruzko datuak: Xabier Navascuesek 2009an funtsa Eresbili dohaintzan eman zion.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean, puntzoi bilduma (62), burdinazko tipoak (13), zink-ezko tipoak (696) eta J. Schmoll musika inprentan erabilitako materialak biltzen dira.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika argitalpenak