FUNTSA A152 – Jesús Arámbarri
Jesús Arámbarri (1902-1960) profesionalki bere jaioterriari lotua zegoen, eta Madrilen ere lan ugari egin zuen. 1932an Bilboko Udal bandako zuzendari postua irabazi zuen oposizioz. 1932an ere, Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari izendatu zuten. 1953an Madrilgo Udal Bandako zuzendari izendatu zuten.
Funtsean musikagileak sortutako partituren eskuidatziak bere musika liburutegiarekin batera gordetzen dira (inprimatutako 1154 partitura), bai eta programen bilduma, prentsa zatiak, argazkiak (157), gutunak eta dokumentazioa. Era berean, Josefina Rodari (bere emaztea) buruzko informazioa ere jasotzen da, abeslaria eta harpista zena.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A152
- Izenburua: Jesús Arámbarri
- Datak: 1918 – 1997
- Tamaina eta euskarria: 9,90 m. (65 kutxa, 1.666 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arámbarri, Jesús (1902-1960)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1902 urtean Bilbon jai zen Bilboko Kontserbatoriaon ikasi zuen Fuster, Guridi eta Basaberekin. Parisen sakondu zituen ikasketak orkestra zuzendaritza arloan Paul lee Flemm, Paul Dukas eta Golschmann-ekin eta Basilean Felix Weingartner-en aholkuak jaso zituen. 1932an Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendari lanpostua eskuratu zuen lehiaketaz eta urte berean, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izendatu zuten zuren. Ondoren, 1953an Madrileko Udal Musika Banda zuzendari titularra izendatu zuten. Hainbat estreinaldi sinfoniko burutu zituen eta beste hainbat grabaziotan ongi asko erakutsi zuen bere balioa orkestra zuzendaritza lanetan. 1960an hil zen Madrilen. Musikagile lanetan kamara-musika (Quatuor), kantuak (8 Euskal kantu) baleta (Aiko-Maiko) eta musika sinfonikoa konposatu zituen.
- Historia artxibistikoa: Funtsa sendiaren etxean gordetzen zen.
- Sarrerari buruzko datuak: 2009an, Gabriel Ter-Sakarian-ek, musikagilearen ilobak, funtsa dohaintzan eman zuen
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean musikagileak sortutako partituren eskuidatziak bere musika liburutegiarekin batera gordetzen dira, bai eta programen bilduma, prentsa zatiak, argazkiak, gutunak eta dokumentazioa. Era berean, Josefina Rodari (bere emaztea) buruzko informazioa ere jasotzen da, abeslaria eta harpista zena.
- Antolamentua:
A. Bere lanak
B. Moldaketak, egokitzapenak eta transkripzioak
C. Musika liburutegia
D. Musika liburutegia. Euskal autoreak
E. Musika liburutegia. Poltsikoko partiturak
F. Didaktika
G. Dokumentazio profesionala (Tituluak eta ziurtagiriak, Izendapenak; Lan promozioa; Emanaldi eta biren dokumentazioa; Kontratuak eta eskubideen kudeaketen dokumentazioa; Aldizkariak eta prentsa).
H. Programak eta prentsa zatiak
I. Gutunak (Gutunak; Postalak)
J. Dokumentazio pertsonala (Dokumentazio zibila, Dokumentazio asoziatiboa, Oroigarri pertsonalak, Kritika; Heriotzari buruzko dokumentazioa; Familiako dokumentazioa)
K. Dokumentazio grafikoa (Argazkiak)
L. Josefina Rodaren dokumentazioa
M. Objektuak
N. Ariketak eta zirriborroak
O. Jatorri ezberdineko dokumentazioa
- Eskuratzekoak: Sara Ter-Sakarián Arambarrik 2010eko ekainaren 9an Jesús Arambarriren hainbat gutun, bai eta programa bat eta prentsa zati bat utzi zituen Eresbilen.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: PrAldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: 2010en Mark Barnés-ek egin zuen Katalogo Informatikoa File-Maker-en.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Musikagilearen ilobak Espainiako hainbat musikagileen eskuidatziak gordetzen ditu, Joaquin Rodrigorena esate baterako.
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Liburutegiko kantuko zenbait partitura Inmaculada Martínez sopranoari oparitu zizkioten.
- BibliografIa: BILBAO ARÍSTEGUI, Pablo. Jesús Arámbarri. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1976
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Jesús Arámbarri (1902-1960) / Josefina Roda
- Lekuak: Bilbao / Madrid
- Gaiak: Musika lirikoa / Sakelako partiturak / Dokumentazio administratiboa