FUNTSA A151 – Francisco Bengoa Berbejillo
Francisco Bengoak (1903-1977) organoa jotzen zuen Galdameseko San Pedro Parrokian. 1927an Medina de Pomar-eko Banda Zuzendari postua irabazi zuen eta 1931n Amorebietakoa. Gerrate Zibilaren amaieran Bilbon ezarri zen, eta San Antón Orfeoiko zuzendaria izan zen, bai eta San Fernando parrokiako organista. Bere obrak jakitera emateko “Ediciones Berbejillo” argitaletxea sortu zuen.
Funtsean Francisco Bengoak sortutako musika lanen bilduma jasotzen da: eskuidatzitako 276 partitura eta 570 inprimatutakoak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A151
- Izenburua: Francisco Bengoa Berbejillo
- Datak: ca. 1939 – 1971
- Tamaina eta euskarria: 1,20 m. (8 kutxa, 849 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Bengoa Berbejillo, Francisco (1903-1977)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1903an jaio zen Galdamesen, Bizkaian. Martin Rodriguezen ikaslea izan zen Balmasedako apaizgaitegian. 16 urte zituela, Galdameseko San Pedro Parrokian organoa jotzen zuen. 1927an Medina de Pomar-eko (Burgos) Bandaren zuzendaritza eskuratu zuen eta 1937an Zornotzako (Bizkaia) Bandarena. Gerra zibila amaitu ondoren, Bilbora joan zen bizitzera eta han San Anton Orfeoiko zuzendaria eta San Fernando Parrokiako organo-jolea izan zen. 1977an hil zen bere jaioterrian. Musika erlijiosoa, korala eta bokala sortu du eta baita Josu eta Oratorio Vasco oratorioak, Poemas vascos musika-lan sinfonikoa, Kaxarranda eta Ene potxolo! Irudi lirikoak eta Xabier Diharce, “Iratzeder” poetaren hitzetan oinarritutako Fededunen arbasoa opera ere.
- Historia artxibistikoa: El 2008an zendu zen Jon Julen Bengoa bere semeak gordetzen zuen funtsa, eta lehenagotik ere bere aitaren zenbait lan Eresbilen utziak zituen.
- Sarrerari buruzko datuak: Javier eta Iñaki Bengoak, musikagilearen semeek 2009an Eresbili eman zioten funtsa dohaintzan.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean Francisco Bengoak sortutako musika lanen bilduma jasotzen da: eskuidatzitako 276 partitura eta 570 inprimatutakoak.
- Antolamentua:
A. Bere lanak
B. Musikal liburutegia
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Konsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2009an Mark Barnések egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografía: MURGOITIO, Enrique. Orfeón San Antón: Bodas de diamante 1947-2007. Bilbao: Orfeón San Antón, 2008
HITZ GAKOAK
- Pertsonak: Francisco Bengoa (1903-1977)
- Lekuak: Galdames / Bilbao
- Gaiak: Koru musika / Ahots eta pianorako musika / Bandarako musika / Musika erlijiosoa / Musika herrikoia