Rodrigo A. de Santiago

 (1907-1985)

Homenaje a Jesús Guridi (1963)

Lan propioa

Marcha de la Ciudad (A Coruña, 1965). Estrenaldia

Dokumentazioa. Kreazio-lana

Asociación de Directores de Banda (1931). Eskutitza

Korrespondentzia

Banda Municipal de Madrid (1967)

Programak

FUNTSA A148 – RODRIGO DE SANTIAGO


 

Rodrigo de Santiagok (1907-1985) bere musika jarduera honako lekuetan garatu zuen: Bilboko orkestra sinfonikoan biolinista bezala (1923), Mungiako Banda zuzendaria (1931-1936), Valencia de Don Juanen (Leon)(1940-1947), A Coruñan (1947-1967) eta Madrilen (1967-1977). Galizian hogei urte eman zituen eta A Coruñako Udal Orkestrako zuzendaria eta “El Eco” Abesbatza Polifonikoko zuzendaria izan zen.
Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan harmonia eta konposizio irakaslea izan zen. Musikari buruzko idatzi asko utzi zituen, sarritan eztabaida handiak sortu zituztenak, Galiziako musika eta Euskal musikaren inguruan, zortzikoari buruz batez ere.
Funtsean Rodrigo A. de Santiagok sortutako musika konposizioak jasotzen dira, bere liburutegi pertsonala eta dokumentazioarekin batera ( idatziak, gutun ugari, argazkiak, programak eta prentsa zatiak ).

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A148
  • Izenburua: Rodrigo A. de Santiago
  • Datak: c.1920 – c.1980
  • Tamaina eta euskarria: Funtsa 22 kutxetan iritsi zen Eresbilera

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Santiago, Rodrigo A. de (1907-1985)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Barakaldon (Bizkaia) jaio zen 1907an. Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Rafael Navarro (biolina), Jeús Guridi (harmonia), José Sainz Basabe (konposizioa) eta Armand Marsik (orkestrazioa eta zuzendaritza) izan zituen irakasle. Hamasei urte zituela Bilboko Udal Orkestraren biolinista plaza atera zuen. Ondorengo banda zuzendari plazak ere atera zituen: Mungian (Bizkaia, 1931-1936), Valencia de Don Juan (Leon, 1940-1947), A Coruña (1947-1967) eta Madril (1967-1977). Galizian eman zuen garai oparoan zuzendari izan zen A Coruñako Udal Orkestran eta “El Eco” Koru Polifonikoan. Irakaslana A Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan burutu zuen, harmonia eta konposizio zuzendariorde eta katedratiko gisa.
    Musika idazki ugari idatzi zituen, maiz polemikoak, musika galegoaren zein euskal musikaren inguruan, batez ere zortzikoa gai hartuta.
    Bere kreazio lanak genero ugari hartzen ditu. Bi zarzuela eta lau ballet sortu zituen. Lan sinfonikoetan, berriz, azpimarratzekoak dira egin zituen hiru sinfonia, lau kontzertu eta hainbat obra sinfoniko-koral, horien artean Requiem bat. Banda, talde instrumental eta kororako sortutako hainbat lanen egile ere bada.
    A Coruñan hil zen 1985ean.
  • Historia artxibistikoa: Konpositorearen A Coruñako etxean gordetzen zen dokumentazioa.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2007an musikagilearen semeak egin zuen dohaintza. Maribel Roldán-ek, Berziztuko gerenteak, fondoa kutxetan sartu eta Eresbilera bidali zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean Rodrigo A. de Santiagok sortutako musika konposizioak jasotzen dira, bere liburutegi pertsonala eta dokumentazioarekin batera (idatziak, gutun ugari, argazkiak, programak eta prentsa zatiak ).
  • Antolamentua:
    A. Bere obrak
    B. Moldaketak, egokitzapenak eta transkripzioak
    C. Musika liburutegia
    D. Liburutegia – Hemeroteka
    E. Dokumentazio profesionala
    F. Kreazioaren inguruko dokumetazioa
    G. Gutunak – jarduera profesionalaren inguruko dokumentazioa
    H. Argitaletxe eta banatzaileekin elkarbanatutako gutunak
    I. Hainbat erakunderekin elkarbanatutako gutunak eta dokumentazioa.
    J. Pertsonekin elkarbanatutako gutunak
    K. Programak
    L. Prentsa zatiak
    M. Dokumentazio pertsonala
    N. Dokumentazio grafikoa
    P. Soinu dokumentazioa

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2011ko uztaila eta 2012ko abendua bitartean FileMaker-en. Liburutegia-Hemeroteka Absys-en katalogatu izan zen 2012ko urtarrila eta uztaila bitartean.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Maribel Roldánek txisturako idatzitako eskuidatzitako obrak gordetzen ditu.